>Interesgarrixa dana, erantzun sorta bat espero neban, baña ez 17!!!! Isasi >kalia aittatu dozuela... jeje, bertan Kebap horietako bat jarri zeben >abuztuan... >Ta harira datorren notizia bat, gaur, DVn: > ><http://www.diariovasco.com/prensa/20061010/bajodeba/mujeres-marroquies-asocian_20061010.html>http://www.diariovasco.com/prensa/20061010/bajodeba/mujeres-marroquies-asocian_20061010.html > >Josu.
Doner batek zerikusi gitxi Marokoko andrekin. Doner kebab, izen turkua da, esango nuke. Baina han-hemenka zabaltzen doazen kebab horietako askotan ez da turko itxurakorik ikusten, urrinagoko pakistani-indiar tankerakuak, esango nuke (ez dakit hori dan kasua Isasin). Ondarreta parian zabaldu dabe, Donostiako nere auzuan, kebab bat. Handik 300 metroko tartian, Matia kale inguruetan, hiru jatetxe txino eta bi bazar dagoz. Lagun batek esan zeskuan gure auzoko "japonesian" be afaldu zebala, baina esango nuke txino eta japonesen artian ez dala asko aklaratzen... Kuriosidade moduan, Doner Kebab hori lehen taberna pipermint-frapé estiloko bat zeguan lekuan zabaldu dabe. Entenditzeko, Eibarko Jose Luis tabernaren tankerako zeozer, hortera samarra. Balaklava jakon izena. Eta izen turkua da... Krimeako tatarreraz, Baliqlava. Balaklava 19. mendeko bataila famoso baten lekua da, Krimeako gerran, ingelesen "zalditeria arinaren karga" famatua han izan zan, Balaklavako gotorleku rusuan kontra. Inglesek galdu zeben, hildako mordo bat. Gerra hartan, Errusia zeguan alde batetik, eta Frantzia, Inglaterra eta Otomanoak bestetik. Balaklavan irabazi arren, Errusiak galdu ei zeban gerria, baiña, halandabe, ezer onik ez Krimeako Tatarrentzat edo jatorrizko biztanle turkuentzat: Krimeatik exiliora juan ziran geixenak gerria amaittu zanian. info apur bat: http://en.wikipedia.org/wiki/Balaklava / http://en.wikipedia.org/wiki/Crimean_War Baiña igaro dira urte batzuk, eta Turkua etorri da barriro, behintzat Donostian, Balaklavaz jabetzera. Luistxo _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
