Oso ona Alex. Halaxe da. Hemen alemaniar, frantziar edo AEBar kapitala 
edo enpresak daguazen lez, euskal enpresa ugari, gehientsuenak MCCn 
ingurutik hara junda dagoz, eta fabrikak eraikitzen edo ekoizpenian.

Baiña bai, Oier Araolazak esaten zebanan aritik, olatu haundixagua 
etortzian ikusiko da orain zoritxarrez usaintzen dan arrazakerixia.

Bizikidetzarako kultura bixetatik emon bihar da, zeozer hartu nahi 
ezkero. Harremana nahi ezkero.

Elenak aittatzen daben Debako jantokixan pare bat aldiz bazkaldu 
dot...eta oso gustora!

Oin bizi garan Isasiko eskillarako 3. pisuan txinuak bizi dira. Hónetxek 
be danetakuak egongo dira, gutarrak bezelatsu, baiña tokau jakuzenak 
agurra nekez botatzen dabe, auzolagunak izanda...eta gero jantokixak 
dittuzte...negozio gitxi horrela. Nik beti agurtzen dittut...eta eurak 
agur lehor batez erantzun. Behin ez agurtzia probau neban eta ez neban 
agurrik jaso. Bardin-bardin agurtzen jarraitzen dot.

Lehen moruak zeuazen bigarrenian eta jator-jatorrak ziran. Umiek 
euskeraz edarto eitten zeben eta guraso eta senitartekuek gazteleraz 
pattal moldatu arren tratu atseginekuak ziran, baiña Belgikara alde ein 
biharra euki zeben. Begi oso polittak zittuan hamar bat urteko neskatuak 
euskera garbixan kontau zestan euren nahieztako jun bihar hori, bere ama 
aurrian zeuala, bixak penaren penaz.

Nahixago dot euskeraz berba eitxen daben edo ikasten diharduen txino, 
baltz, moro, "sudaka", pakistaniarren bizilagun eta lagun izan, PNV edo 
HBko euskaraz ikasten ez daben erdaldunena baiño. Errespetu gehixago 
merezi dabe gitxienez, nere uste apalian.

Asier Arregi



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to