Deban bi sukurtsal ipini dituzte aurten txinuek:
7 egun 12 orduko bazar bat,
eta jatetxe bat, lehen Bordatxo jatetxe euskaldun tradizionala zegoen tokian. 
 
Bazarrari esker Deban bertan erosi ahal izan ditugu hondartzarako kuboak, palak eta baloiak,
kuadernoak eta margoak umeentzako etxean entreteni zitezen,
guardasolak euria hasten zuenerako,
jostorratza eta hariak botoiren bat josteko,
pegamentua umeen jostailuak pegatzeko,
arropa eskegitzeko gantxuak,
besteak beste.
Eta guztia opor orduetan, hau da, oporretan, ze egun eta ze ordu den ez dakizunean, berdin dio, txinua beti zabalik. Benetako zerbitzu publiko bat.
 
Jatetxera joaten ginen bakoitzean (ni, en fin, ez naiz oso janari txinar zalea) eramaten genituen ume guztiak (askotan ondo zaratatsuak!) ondo baino hobeto hartzen zituzten, eta gero txupatxus bat eman bakoitzari.
 
Debako bi lokal txinatarrei buruz J.M. Callejak idatzi zuen iraila aldera artikulu bat DVn. Nahiko prosa kaskarrean esaten zuen, gutxi gorabehera, txinoen eta gainerako atzerritarren etorrerak euskaldun nazionalismo zilborkeriazkoaren bukaera ekarriko zuela, euskaldunok atzerritarren beharrean geundela kosmopolitagoak-edo izateko.
 
Neri orain datozen etorkinak ez zaizkit orain hirurogei-berrogeitamar urte etorri zirenen horren ezberdinak iruditzen. Halako aldea dago oraingo jatetxe txinatarren aldean eta duela berrogei urte auzoetan zabaldu ziren taberna gallegoen artean? Hizkuntza ulertezina, usain arraroak, jaki ezezagunak, amama zahar bat sukaldean herritik ekarritako arropekin... Ez zait iruditzen halako aldea dagoenik.  
 
Elena
 
 
 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to