Amatiñok: > <bai�a bai ikusi izan dot danekin konpondu nahi izan zala, helburu finkoak > eta urraspide malguak (malguegixak nere ustez). > -- Bai, hire ustez. Iritzi-kontua...
Oierrek: Hain malguak ze, Uztaillan 18ko estatu-kolpiaren orduan ezin izan zeban erabagi golpista edo errepublikazalien alde jarri. Gero, gudarixak (EAJ-en miliziak) etxuen ixa tirorik bota 1936ko Urrirarte, eta denpora horretan Gipuzkoa galdu zuan. Amatiñok: > <Bai�a �benetan uste dok garai egokixak dirala dotri�a hori barriro martxan > jartzeko? > -- Bai. Bene-benetan uste juat. Zein dok hire alternatibia? Oierrek: Ez dok ulertu: oso egokixa begittantzen jatak neri, malgua izatia. Nik diñotena da aspaldittik darabixela dotriña malguori lehendakarixak, ez dagola beraz "barriro martxan jarri" biharrik. Amatiñok: > Ondo daok Joseba Elosegi goguan hartzia, bai�a Joseba Elosegi ez dok Agirre > lehendakarixa neurtzeko metrua. Oierrek: Ados. Elosegi etara badot EAJ-ko gudari legez burrukatu zalako izan dok, ez beste ezergaittik. Baiña errepublikian alde burrukatu ziran milizianuen parteko hainbeste iritzi ekarri leikez be hona, jakiña... Hau da, ez zan Elosegi izan Agirren estrategia okerrak salatu zittuan bakarra. Amatiñok: Sekula ez najeukek pentsauko zibillen > eta militarren arteko aukeran hi heu militarren alde agertuko > hintzakianik... Oierrek: Bai Amatiño, ni ez nok pazifistia (Julio Medemek txarto ipiñi zestan subtitulua). Burruka armatuan alde najagok ezelako erreparo moral barik, biharrezkua danian. Agirre be burruka armatuan alde egin zeban Euzko Gudarostia sortzian. Baiña behiñ joko mortal horretan sartutakuan, irabaztera jokatu bihar dok, eta Agirrek ez zeban jakin berak baiño gehixago zekixenen aholkuak entzuten (kaso horretan, errepublikian aldeko militarren aholkuak). Eta "militarra" diñotenian ez pentsatu kabo txuskero andaluzetan: EAJ-ko gudarixen buru Candido Saseta bera, militarra zan izatez. Gero arte, O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
