Ia, Oier, hasi gaittuk barriro be galtzen. Meesen liburua, batez be, Agirre politikoaz eta atzerrixaz dok. Ez gerraz. Eta Agirren politikagintzia zuan, "helburutan irmo eta urraspidetan malgu". Eta, hau, mundu guztiak esaten jok. Definiziño bat dok. Beste kontu bat dok irmoegixa edo ez, malguegixa edo ez. Baiña EAJk historixan zihar izan dittuan gora-beheretan, Agirrek --asmau ala ez-- gauzak eitteko modu bat jarri juan indarrian, ideologixa bat, estrategixa bat --Irujo, Landaburu eta beste hainbateaz batera-- eta horri deitzen jakok "Agirre doktriña". Hik esaten destak ez dotela nik ulertu. Nere ustez, hi haiz bape ulertu ez duana. Edo, onenian, barriro be, plano bittan jiharduagu. Hain zuzen be, "Agirre doktriña"n interpretaziñua dok gaurregun EAJn barruan daguan eztabaidetako bat. Eta hik --sumatzen juat-- berbetan diharduk hori goguan izan barik eta liburua irakurri barik. Nik ez najuan Agirre ezautu, bai ostera Elosegi. Elosegi oso berua eta oso majua zuan, baiña ez jekan erantzukizun politikorik. Eta ez jakat gero bape dudarik, miliziano guztiak be oso beruak, oso majuak, oso balientiak, oso argixak eta oso...(hik nahi duan guztia jarri). Baiña hori beste kontu bat dok. Milizianuen ustez euren nausixen erabakixak ez zirala beti egokixenak izan? Bale. Hori ez dok nere gaixa. Nik ez deuat hori eztabaidatuko. Hik horretaz ei dakik. Eta nik ez jakixat. Baiña bajakixat zein izan zuan Kandido Saseta komandantia. Halandabe, hire arrazoietan sumatzen doten argumentua arriskutsu xamarra irixten jatak. Hik diñok: Gerran jeguazen + gerran militarreaz kontau biharra daok + militarrak Agirrek baiño gehixao jekixen + Agirrek militarrak esandakua ein bihar juan... Ba, barkatu, ez natok hireaz bat. Amatiño -----Mensaje original----- De: [EMAIL PROTECTED] en nombre de [EMAIL PROTECTED] Enviado el: mié 11/10/2006 22:48 Para: [email protected] CC: Asunto: [eibar] Er: Napoleontxu Agirre
Amatiñok:
> <bai�a bai ikusi izan dot danekin konpondu nahi izan zala, helburu
finkoak
> eta urraspide malguak (malguegixak nere ustez).
> -- Bai, hire ustez. Iritzi-kontua...
Oierrek:
Hain malguak ze, Uztaillan 18ko estatu-kolpiaren orduan ezin izan zeban
erabagi golpista edo errepublikazalien alde jarri. Gero, gudarixak
(EAJ-en
miliziak) etxuen ixa tirorik bota 1936ko Urrirarte, eta denpora horretan
Gipuzkoa galdu zuan.
Amatiñok:
> <Bai�a �benetan uste dok garai egokixak dirala dotri�a hori barriro
martxan
> jartzeko?
> -- Bai. Bene-benetan uste juat. Zein dok hire alternatibia?
Oierrek:
Ez dok ulertu: oso egokixa begittantzen jatak neri, malgua izatia. Nik
diñotena da aspaldittik darabixela dotriña malguori lehendakarixak, ez
dagola beraz "barriro martxan jarri" biharrik.
Amatiñok:
> Ondo daok Joseba Elosegi goguan hartzia, bai�a Joseba Elosegi ez dok
Agirre lehendakarixa neurtzeko metrua.
Oierrek:
Ados. Elosegi etara badot EAJ-ko gudari legez burrukatu zalako izan
dok, ez
beste ezergaittik. Baiña errepublikian alde burrukatu ziran milizianuen
parteko hainbeste iritzi ekarri leikez be hona, jakiña... Hau da, ez zan
Elosegi izan Agirren estrategia okerrak salatu zittuan bakarra.
Amatiñok:
Sekula ez najeukek pentsauko zibillen
> eta militarren arteko aukeran hi heu militarren alde agertuko
> hintzakianik...
Oierrek:
Bai Amatiño, ni ez nok pazifistia (Julio Medemek txarto ipiñi zestan
subtitulua). Burruka armatuan alde najagok ezelako erreparo moral barik,
biharrezkua danian. Agirre be burruka armatuan alde egin zeban Euzko
Gudarostia sortzian. Baiña behiñ joko mortal horretan sartutakuan,
irabaztera jokatu bihar dok, eta Agirrek ez zeban jakin berak baiño
gehixago zekixenen aholkuak entzuten (kaso horretan, errepublikian
aldeko
militarren aholkuak). Eta "militarra" diñotenian ez pentsatu kabo
txuskero
andaluzetan: EAJ-ko gudarixen buru Candido Saseta bera, militarra zan
izatez.
Gero arte,
O.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
<<winmail.dat>>
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
