Bai, zuk esaten dituzun horiek egiazkoak dira. Nor eta Non kasuan. Badirudi Zarauzko kaleko zaharren kontua dela (eta esnob gazte batzuena ere bai gaur egun). Hizkuntzalaritzaren aldetik, monosilabo bihurtu ondoko erreakzio psikolinguistiko batek erraz esplikatzen du, "Zautz" sustantzia gutxiko zerbait gertatzen baita. Dena dela, galbidean omen dago kontu hori.

X.

El 31/10/2006, a las 10:31, Amatiño escribió:

Bai, kasu horretan (norabidea, Asier Arregik diñuan moduan) bai. Baina nik iñoiz entzun izan detset zarauztarreri euren herrixari "Zarautza" deitzen, "Zarautz" esan biharrian. Eta, horretara, "Zarautzan natxegok", "Zarautzatik Getarira bitartean" etab.
 
Bai? Ez? Nik asmatu dot?  Zarauzko zaharren kontua ete?
 
Amatiño

 ----------------------------------- 
Atzo EIrratian "Zarautza goaz" esan zuten arratsaldeko albisteetan.
 
Nik ere aitari "Zarautza joan" ikasi diot.
 
Elena
 
<ATT879245.txt>
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to