Arrazoi duzu Elena. Jantziei buruzko ikerketak eta diseinu berriak 
egiten aritzen den Ane Albisuk proposatzen du edozein ekitalditan gure 
janzkerari identifikazio "toke" bat eman nahi baldin badiogu, 
gizonezkoek txapela eta emakumezkoek buruzko zapia jaztea. ONU-ko 
bileretan herrialde arabeetako hainbat ordezkari soinean traje-korbata , 
eta buruan beraien herriko turbantea daramaten moduan, euskaldunok 
horrelako beharra sentitzen dugun kasuetan, buruzko zapia eta txapela 
erabiliz, gauza bera egin dezakegula dio.

Portzierto, Ane Albisu Eibarren izango dugu azaroaren 21ean, baserritar 
jantziari buruzko hitzaldia eskaintzen.
oier.




Elena Laka escribió:
> Imanolek:
>
>     <Eta egixa da be txapela Euskal Herrixan erabili dan lez, Castillan
> behintzat eta Aragoin, eta Kantabriko osoan?, eta Espainiako beste
> ezdakitzenbat tokitan be oso-oso erabilia izan dala.
>
>    Edozein kasutan be txapela Euskal Herriko ikur izatekotan, gizonez 
> osatutako Euskal Herri batekoa izango litzateke, izan ere Euskal Herriko 
> biztanleen erdiak, ez XIX. mendean, ez orain, ez du ez txapelik erabiltzen, 
> ez sekula ipintzeko burutaziñorik izan.
>
> Nik biramona ezagutu neban, Debako Aldazgoi baserrikoa, ehun eta bat 
> urterekin hil zen. Ikusi neban aldi guztietan, zapi beltza zeukan buruan, 
> lehengo baserritarrek eramaten zutena bezalakoa (tira, lehengo emakume 
> baserritarrek eramaten zutena bezalakoa).
>
> Badakit ikurrak ikur direla, sekula ez dutela biztanlego osoa ordezkatuko 
> (patxarana gustatzen ez zaien euskaldun asko ezagutzen dut). Baina sarritan 
> gertatzen da herri bateko biztanle tipoan pentsatzerakoan, gizon batengan 
> pentsatzen dugula, konturatzeke biztanlegoaren erdia baino ez dela.
>
>
> Elena 
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to