Elenak:
 >Edozein kasutan be txapela Euskal Herriko ikur izatekotan, gizonez
osatutako Euskal Herri batekoa izango litzateke, izan ere Euskal Herriko
biztanleen erdiak, ez XIX. mendean, ez orain, ez du ez txapelik
erabiltzen, ez sekula ipintzeko burutaziñorik izan.

-----errezoia. Ondarruko jaixetan "Txapel eguna" egitten dabe, txapelan
promoziñua egitteko, eta gizon nahiz neskendako. Nik hori bai ez dodala
konprenditzen. Neskak geure "tokado" propixua dakagu!
Gure dantzari sasoian paiñelua torturatzat bizi izan genduan. Izan leike
oso zapi astuna eta deserosua zalako. Liberaziñua zan guretako arrantzale
janztia, buruko paiñelurik ez gendualako erabiltzen. Oin zentzutu naiz
(ejem) eta ikaragarri gustatzen jata.

O. Araolazak:
> Arrazoi duzu Elena. Jantziei buruzko ikerketak eta diseinu berriak
> egiten aritzen den Ane Albisuk proposatzen du edozein ekitalditan gure
> janzkerari identifikazio "toke" bat eman nahi baldin badiogu,
> gizonezkoek txapela eta emakumezkoek buruzko zapia jaztea. ONU-ko
> bileretan herrialde arabeetako hainbat ordezkari soinean traje-korbata ,
> eta buruan beraien herriko turbantea daramaten moduan, euskaldunok
> horrelako beharra sentitzen dugun kasuetan, buruzko zapia eta txapela
> erabiliz, gauza bera egin dezakegula dio.

--------ez dakitt, normal jantzitta edo gabeko soiñekuakin buruko
paiñelua...Hori bai. Nik beti pentsau izan dot Nobel sarixa jaso ezkero
(edozein espezialidadetan, danetarako balio dot-eta) gure janzkera
tradizionala eruango neukela, zapi eta guzti. Harro eta guapa. Eta serixo
nabil.

> Portzierto, Ane Albisu Eibarren izango dugu azaroaren 21ean, baserritar
> jantziari buruzko hitzaldia eskaintzen.

----------Liburu ederra benetan, guztiz gomendagarrixa
leire, nobel saridun-gai
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to