Ados kimika eta ganaua potolotzeko teknika zatar horien inguruan. Nik 
sinisten dot bedar eta ur garbixa dirala txuleta onak lortzeko bide 
egokiena, eta baita ere alper asko dagoela eskilara mekanikoetan 
dabilena eta baita ganaua gizentzeko metodo azkarrak erabiltzen dituena.

Baina ilargiaren faseekin zalantza gehiago daukat. Nik ere aurkitu ditut 
estudixuak interneten, kontrakua esaten dabenak, eta modu zientifikoan 
gainera. Ilargiaren efektuen aldekoek esaten didate normalean: "egin zuk 
zeuk aproba eta ikusiko dozu" (neri landara guztiak hiltzen jataz) eta 
kontrakoek aldiz estudio zientifiko eta zenbakiak ateratzen dituzte. 
Gainera, neretzat ez da nahikoa datu enpirikoak izatea, azalpen fisikoa 
behar izaten dut eta, horrelako gauzetan sinisteko.

Adibide azkar pare bat, bat jaiotzekin lotuta (beti esaten da haur 
gehiago jaiotzen dala hilargi betian: gezurra omen da)

*http://tinyurl.com/yg244d*
http://the-geek.org/escepticos/199711/msg00382.html

Gari (eszeptikoa)


Asier Arregi(e)k dio:
> Ba, ez Gari, unibertsitatian ez deskue holakorik erakusten. Ezagun da. 
> Unibertsitatian Sistemarako egokixak diran teknikak erakusten deskuez, 
> eta nekazaritzan ba...petroliotik eratorritako ongarrixak eta benenuen 
> dosixak kalkulatzen, elektroteknia, hidraulika, ganaua azkar potolotzeko 
> teknika zatarrak, materialeen erresitentzia, genetika eta abar (baitta 
> landare eta animalia biologia, kimika, botanika, mikrobiologia eta beste 
> asko be).
>
> Iratargixan efektuen gaiƱian Rudolf Steiner izan zan XX. mende hasierako 
> maisua, ordutik aurrera esperimentaziƱo ugari dagolarik nekazaritza 
> biodinamikuaren inguruan . Honetan be, ixa XX mendeko jakiturixa 
> guztiakin moduan, alemanak aintzindari.
>
> Elektromagnetismuari buruz asko hitzegin leike, eta ikerketa 
> zientifikuak nahi beste...beste baterako lagatzen dot. Dana dala, gaixa 
> interesatzen bajatzu, nahi dozunian bibliografia, interneteko 
> erreferentzixak edo propio geldittu eta esplikauko detsuraz zenbait 
> kontu, gizakixan bioelektromagnetismotik hasitta. Zerrendarako...txapa 
> larregi.
>
> ondo izan,
>
> Asier Arregi
>
>
> Gari Araolaza(e)k dio:
>
>   
>> Arraroa egin jata Asierri irakurtzea Ilargi eta elektromagnetismoaren
>> efektuen gainean.
>>
>> Ni efektu horiei buruz eszeptikoa naiz, eta jakinik Asierrek ikasketa
>> teknikoak dituela nekazaritzaren inguruan (agronomoa, ez?) jakin nahi
>> nuke zein ikerketa zientifiko dauden gai horien inguruan. Badago ezer
>> horren gainean, Asier? Unibertsitatean aipatzen da ilargiaren efektua
>> edo elektromagnetismoarena?
>>
>> Gari
>>  
>>
>>     
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>   

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to