Oierrek:

Udalak zerbitzu hobiak emon bihar jittuk, horixe baietz: horregaittik
etxuat ulertzen zertara makiña zaratosuak erabilli (zerbitzu zaratosua
txarragua dok, ¿ezta?),



Noski zarata aldetik txarragua dala, hortan arrazoia aspaldi eman dizut
eztabaida honetan. Kontran nagonian bakarrik gogoratzen ala?

eskuz baiño txartuago garbitzen dabenak gaiñera.


Hori esan nizun ez dakidala eta ez dizudala diskutiduko. Nik jaixetan
bakarrikan ikusi dot makiñekin garbitzen eta kasu horietan erabilgarrixak
diralakuan nago. Egunerokotasunian, ez dakit. Etxian aspiradoraz garbitzen
dogu batzutan (ez dot uste hori eskumakuak izatian señale danik) baña kaliak
zelan garbitzen dira hobeto ez dakit.


¿Garbiketa txarrago bat, dirua aurreztiangaittik?


Hori lehenago be esan nizun: merezi dau, garbiketa hobea edo aurrekoa bezain
ona prezio merkeagoan egiten badau eta horri garrantzi haundiagoa ematen
bazaio zarata-ezari baño. Dirua aurreztiagaittik garbiketa kaxkarrago bat
egitearen kontra nago eta lehenago ere eztabaida honetan esan dizudala uste
dot.


Ez dok merezi, ez ba da tramankulu-fabrikatzailliei.


Ez dot uste horretarako erabiltzen diranik makiñak. Fabrikatzailliek zeozer
erakutsi bihar izan detse udalkei: edo hobeto garbitzen dutela, edo dirua
aurrezten dutela, edo batek daki.

Eta kontserbadoria izatia... halan jartzen bahaiz, ni hi baiño
kontserbadoriagua izango nauk: naturia kontserbatzia lehenesten dotelako
proiektu txikitzaillien aurrian, edo ekonomia planifikatu baten alde
nagoalako -dana libre ez lagatzia-.



Ni ez naiz dana libre uztian aldekua. Ezta dana kontrolatziaren aldekua.
Banaiz natura zaintzearen aldekua baña ni, eta nik uste dot kasu arraro
baten bat kenduta, danok gaoz natura neurri baten manipulatzearen alde:
kontua da hori neurtzia, eta neurketa horretan ez gatoz, agian, danok bat.
Baña neurtze kontua da, eta ez naturaren alde edo kontra egotea.


Hi "kontserbadoria" haizela esan nebanian, baiña, ez najuan esannahi
horrekin esaten: "eskumakua" esan gura neban. ¿Halan hobeto ulertzen dok?


Hasieratik ulertuta nekan.

Josu.
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to