Larregi korapillatzen habil Josu. Josuk: Noski zarata aldetik txarragua dala, hortan arrazoia aspaldi eman dizut eztabaida honetan. Kontran nagonian bakarrik gogoratzen ala?
Oierrek: Ez, jakiña gogoratzen naizela. Baiña hire erantzuteko modu "galiziarra" oso xelebria dok: nerekin ados eta Udalakin ados egon gura dok, eta hori oso ondo jagok, baiña ezer garbirik ezin dok etara halan. ¿Eskillaran gora edo behera habil, halako erantzunekin? 1. "kaliak zelan garbitzen dira hobeto ez dakit". 2. "Dirua aurreztiagaittik garbiketa kaxkarrago bat egitearen kontra nago" 3. "Fabrikatzailliek zeozer erakutsi bihar izan detse udalkei: edo hobeto garbitzen dutela, edo dirua aurrezten dutela, edo batek daki". Enfokatze aldera, nere hasierako kezkia "garbitzaille lanpostuak galdu, txarto garbitzen daben makiña zaratosuak jartzeko" zuan, eta hire erantzunei erantzunak: 1. Ez ba dakik, ze kristo habil diskutitzen? 2. Ez ba dakik garbiketia kaskarragua dan edo ez dan, ze kristo habil diskutitzen? 3. Pero Grullo-n egixa dok hori. Nik arazo honi erantzun razionala topatu gura detzat, ez plazer dialektikuetan galdu. O. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
