Josuk:
Lekeitioko kazetaritza ikasle batekin berbetan, lan bat entregatu behar
duela eta ez dela klasera joango... "laun bateri bidalikotzat da harek
imprimiku nau". Nau? Ez da dit izango? "LEKITXARREZ EZ DAO BESTE MOURIK"
bere esanetan. Horren ingurukorik badaki norbaitek?
Eskerrik asko.
Oierrek:
Hala esaten jok hamen jente gehixena, bai (txarto). Esango najeukek jente
nagusixena eta basarri auzuetakuak ondo erabiltzen juela aditza ("imprimiduko
dezta"), baiña ezin juat sigurtatu. Oiartzunen (goi naparrera) hala gertatzen
dok be, igual-igual ("sagarra man nau" gaztiak "man ditt" zaharrak: orokorrian
oso euskera aberats eta jatorra erabiltzen daben herri bi diran arren,
deformaziño hau oso-oso zabalduta jagok.
Uste eze herri askotan gertatzen dala hau: Eibarren bertan, "honek" eta "hónek"
(azentuakin) arautu juek Eibartzaindiakuak, baiña berez hori akats formal bat
dalakuan nago ("honek" eta "honeik" izango zan oin dala urte batzu, nahiz eta
gaur zihero galduta egon). Muga pantanoso xamarra: usarixuak "hónek" balekua
bihurtzen bajok eibartarrez, ¿zergaittik ez "inprimiduko nau" lekittarrez,
jente guztiak hala esaten badau?
Lekeittion be hittanua teknikoki galduta jagok. 80 urtetik gorako gizonezko
batzu bakarrik egitten ei juek. Eta adibide xelebre bat. Juan Abasolo,
Arrecifeseko argentinarra, euskeraz ikasi dabena eta lekittarrez lekittarrak
baiño hobeto egitten dabena ("nau" eta "dezta" ondo erabillitta, hika nahiz
zuka...)
Oier, Lekeittiotik
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]