Aintzanek:
> Beste
> herrixetako egiturak kritikatzen dittuen eibartarreri
> nik beti galdetzen detset: "Etxetik urten dot", ZER
> urten dozu?
>
> Hau guretako normal-normala da, baiña zelan
> esplikatzen detsazu gipuzkoar bati? Ba,
> lekeittiarrendako be egitura hori normal-normala da,
> nahiz ta guretako aldrebesa izan.

---------Giputz askok "erten det" esaten dabe. Bizkaieraz "urten dot".
Euskaltzaindiak "irten naiz". Zegaittik ez dau Euskaltzaindiak
libertaderik emon lagundu eta deitu kasuetan moduan? Ez dakitt iñork
euskalkixan irten naiz esaten daben, baiña , halan da be, nik aukeria
emotian alde egingo neuke.
Igual kriptiko samarra geratu jata, ezta?
leire, euskara irakasle
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to