Asier Saratsuak:
>Guretzat iragankorrak izan arren, Euskaltzaindiak ez dau onartzen joskera
hori.
Ba nik dittudan hiztegi "modernoetan", Harluxet Hiztegi Entziklopedikuan
eta Elhuyar Hiztegixan, bixetan aditza "da/du" konjugatu leikela zehazten
dabe. Horretara, Euskaltzaindixan aurrean intsumiso agertzen dira. Ai,
intsumisiñua zelako zentzun onekua dan! Egunen batean Euskaltzaindiak
aldatuko dau beria.
it
----- Original Message -----
From: "Asier Sarasua" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Saturday, December 16, 2006 9:30 AM
Subject: [eibar] "Urten dot" (lehen Inprimauko nau)
> Aintzanek:
>> "Erten det" ala "atea naiz" gehixago?
Leirek
> --------Ez dakitt zein gehixago, baiña Nor-Nork erabiltzen dala seguru!
> Isoglosi be ez dakitt nundik nora doian.
> Erten erabiltzen dabenak atera naiz erabiltzen dabe?
Adi! Txapa lingusitiko-dialektologikua dator!
Salbuespenak salbuespen, esango neuke hegoaldian hauxe dala egoera
orokorra SALIR esateko (Iparraldekorik, idearik bez):
"ATERA NAIZ"
- Gipuzkoa ekialde guztian (Donostialdea, Tolosaldea, Oarso...), eta
Nafarroan (gitxienez, Sakanan, Baztanen, Ultzaman...).
IRTEN DUT/NAIZ
- URTEN: Bizkaixan eta Deba Ibarreko herri batzuetan (Eibar barne)
- ERTEN: Urola-kostan, Bergaran, Elgoibarren...
- IRTEN: Goierrin, gehixenbat
IRTEN iragankorra da (edo izan da) bere eremu ixa guztian: Bizkaixan, Deba
Ibarrian, Urola-kosta ixa guztian, eta Goierri sartaldian (Legazpi,
Segura, Urretxu...). Horretara:
urten dot
erten det/dot
irten det
Nik dakidala, "irten naiz" tankerakuak Beasain ingurukuak dira gehixenbat.
Halan da be, holaxen daka onartuta Euskaltzaindiak (irten naiz); horixe da
Euskaltzaindiak onartutako joskera zuzen bakarra: "IRTEN NAIZ".
Egongo da arrazoi historiko/linguistikoren bat, seguru
(soziolinguistikorik ez dago eta).
Izan be, talde horretakuak dira, neurri batian edo bestian, "igo dut/naiz"
edo "jolastu dut/naiz".
Guretzat iragankorrak izan arren, Euskaltzaindiak ez dau onartzen joskera
hori.
http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=110
Asier
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda
harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]