> Aintzanek: >> "Erten det" ala "atea naiz" gehixago?
Leirek > --------Ez dakitt zein gehixago, baiña Nor-Nork erabiltzen dala seguru! > Isoglosi be ez dakitt nundik nora doian. > Erten erabiltzen dabenak atera naiz erabiltzen dabe? Adi! Txapa lingusitiko-dialektologikua dator! Salbuespenak salbuespen, esango neuke hegoaldian hauxe dala egoera orokorra SALIR esateko (Iparraldekorik, idearik bez): "ATERA NAIZ" - Gipuzkoa ekialde guztian (Donostialdea, Tolosaldea, Oarso...), eta Nafarroan (gitxienez, Sakanan, Baztanen, Ultzaman...). IRTEN DUT/NAIZ - URTEN: Bizkaixan eta Deba Ibarreko herri batzuetan (Eibar barne) - ERTEN: Urola-kostan, Bergaran, Elgoibarren... - IRTEN: Goierrin, gehixenbat IRTEN iragankorra da (edo izan da) bere eremu ixa guztian: Bizkaixan, Deba Ibarrian, Urola-kosta ixa guztian, eta Goierri sartaldian (Legazpi, Segura, Urretxu...). Horretara: urten dot erten det/dot irten det Nik dakidala, "irten naiz" tankerakuak Beasain ingurukuak dira gehixenbat. Halan da be, holaxen daka onartuta Euskaltzaindiak (irten naiz); horixe da Euskaltzaindiak onartutako joskera zuzen bakarra: "IRTEN NAIZ". Egongo da arrazoi historiko/linguistikoren bat, seguru (soziolinguistikorik ez dago eta). Izan be, talde horretakuak dira, neurri batian edo bestian, "igo dut/naiz" edo "jolastu dut/naiz". Guretzat iragankorrak izan arren, Euskaltzaindiak ez dau onartzen joskera hori. http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id=110 Asier _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
