Luistxo Fernandez(e)k dio: > Kontsumismo garaian gaude, abenduan. Baina kultura kontsumitzeko modu zuzena > gogoratuko dizuet: euskalduna, eta ordainduta, Durangon. Ez amerikanoa eta > kopiatua. > > Durangoko azoka ez da kultura kontsumitzeko modu zuzena, euskaldunon kontzientzia kulturala garbitzeko aitzakia bat besterik ez da. Durangora doan jende gehiena, kultura erostera doa, urtean zehar ez duelako sosik ere gastatzen horretan, ziur aski ez euskaldunean ez atzerrikoan, eta bietatik euskaldunean gutxiago, pelikulen kasuan batezere.
Horrelako aitzakia mordoa ditugu Euskal Herrian gure kontzientziak garbitzeko, adibidez, udako jazzaldiak, nor joaten da urtean zehar jazz kontzertu bat ikustera? Edo nork erosten ditu disko jazzeroak EHan, beste adibide bat San Andres azoka da, egun hortan kristo guztia dijoa baserriko produktuak erostera azokara, eta merkatu plazara? Horietatik zenbat joaten dira merkatu plazara. Eta aurrekoari jarraituta gora kultura euskalduna, bai originala eta bai kopiatua. Jatsu _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
