Hori holan dala ukatu barik, beste modu batez aztertzerik be badaok. Gaurko
"Gaur Egun"ek, esate baterako, holako hiru ekitaldiren barri emon jok
erreskadan: Durangoko Liburu Azoka, Gasteizko Ardoaraba eta Gipuzkuako (ez
nok zein herrittan gogoratzen) gozoki-azokan bat.

Nik ez juat uste Ardoarabarik bihar dogunik ardaua erateko, ezta urte
guztian zihar ardaurik eraten ez dogunik be, eta gitxiago gero gure
"erataille-kontzientzia" garbitzeko atxekixarik bihar dogunik.

Ziurrenian arrazoi apurren bat eukiko jok Jatsuk "Durangoko azoka...
euskaldunon
kontzientzia kulturala garbitzeko aitzakia bat besterik ez da" diñuanian,
baiña nik esango najeukek egixa izatekotan, "egixagoa" zala oin dala hogei
urte edo.

Azken urtiotan zihero inddartu dittuk lantzian behingo jendetza-topaketen
fenomeno sozialak. Erosketak be, egunero egin biharrian alboko dendan,
astian edo hamabostian behin egitten jittuek gaztiok hiperretan. Jendia gero
eta gehixago mobitzen dok eta urbitsetan dabik, firin-faran, alde batetik
bestera. Sarri asko ume ta guzti, gaiñera.

Amatiño

-------------------------------------------------------------------
Durangoko azoka ez da kultura kontsumitzeko modu zuzena, euskaldunon
kontzientzia kulturala garbitzeko aitzakia bat besterik ez da.
Durangora doan jende gehiena, kultura erostera doa, urtean zehar ez
duelako sosik ere gastatzen horretan, ziur aski ez euskaldunean ez
atzerrikoan, eta bietatik euskaldunean gutxiago, pelikulen kasuan batezere.

Horrelako aitzakia mordoa ditugu Euskal Herrian gure kontzientziak
garbitzeko, adibidez, udako jazzaldiak, nor joaten da urtean zehar jazz
kontzertu bat ikustera? Edo nork erosten ditu disko jazzeroak EHan,
beste adibide bat San Andres azoka da, egun hortan kristo guztia dijoa
baserriko produktuak erostera azokara, eta merkatu plazara? Horietatik
zenbat joaten dira merkatu plazara.

Eta aurrekoari jarraituta gora kultura euskalduna, bai originala eta bai
kopiatua.

Jatsu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to