Bai baiña, nere ustez, hire erantzunak ez jok nere susmoa ukatzen, nik
salatutako mamu guztiak azpimarratu baiño.
 
Nik ez jittuak sektore industriala eta turistikua alderatu, MCC eta turismua
baiño. Eta, esanak esan, bixok ei jakek pisu ekonomiko bardiña. Orduan
zergaittik dok bata bestia baiño "garrantzitsuagua". Nik ez juat esaten
bardiñak diranik... jakin nahi juat arrazoi objetiborik be ete daguan bata
asko baloratzeko eta bestia, ostera, huskerixatzat jotzeko.
 
Nik ez juat eztabaidatzen Catanian  boteria. Nahi juat jakin zergaittik,
ekonomia hutsez,  euro kooperatiboa euro turistikua baiño emonkorragua dan.
 
Seguru gero BPGn %3,8 asko dala. Baiña zergaittik dok gehixago industrian
turismuan baiño? Nik ez jakixat. Bajakak esplikaziño ekonomikorik? Ala
esplikaziño bakarra kulturala dok? 
 
Bihar bada batek esan lajeikek industriak balio erantsi gehixao dakala eta,
horretara, luzera... baiña beste batek erantzun lajeikixok turismua askoz be
garbixagoa dala eta, horretara, luzera... Horrez gaiñera, euskal turismua
Euskal Herrixan baiño ez daok... eta egongo. Baiña Fagor-en lapikuak Txekian
eta Txinan hasi dittuk eitten...
 
Galdetzen jarraitzen juat. Ez dakittelako. Baiña hik ez nok, oindiño,
konbentzidu.
 
Amatiño

 ----------------------------------- 


MCC kooperatiba bat da, enpresa talde bat, soilik. Turismoa, sektore oso
bat. Ez dakit zein puntutaraino egin leiken konparaketa bat horrela.

Antolatutako enpresa talde batendako EAEko BPGn %3,8a asko da, antolatutako
talde baten esku dagolako, organigrama batekin eta bere Lehendakariarekin,
kasu honetan Jesus Catania, oker ez banago. Pentsa Catania honek hitz egiten
duenean zelako indarra ordezkatzen duen. 

Zelan dago antolatuta turismoa? Organigrama bat du, badu bere izenean hitz
egin dezakeenik? Sailburua? Nik ezetz uste dot.

Ez detsat garrantzia kendu nahi turismoari, ziur aski gehiago bultzatu
beharreko sektorea izango da eta hazkunde handia izan dezakeena, baina
MCCren izenean tipo batek hitz egin dezakeen bitartean, Turismoak ezin, ez
behintzat osotasunaren izenean. 

Josu.




2006/12/14, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: 

Prentsak diñuanez, MCC taldian indar ekonomikua Euskal Autonomi Erkideguan
BPGn %3,8 ei dok. Batek jakik asko ala gitxi dan, baiña prentsari jaramonik
egingo bajetsagu behintzat bajirudik dexente asko dala. Datua, behintzat,
MCC zein garrantzitsua dan azaltzeko agertuko dok egunkarixetan.
 
Halandabe, oso oker ez banaok, %3,8 edo %3,9 dok (buruz jiharduat) turismuan
Barne Produktu Gordiña. Baiña datu hau ez dok erabili izaten sektore
turistikuan indarra azaltzeko, bere makaltasuna agertzeko baiño.
 
Izan be... zergaittik emoten jok MCCk sektore turistikuak baiño haundixagua,
indartsuagua edo garrantzitsuagua? Zergaittik uste juagu MCC danon artian
zaindu biharreko altxorra dala eta turismua, ostera, erdipurdiko zeozer,
bigarren maillako zeozer, txarto balebik be ardurarik sortu biharko ez
leukiana?
 
Amatiño
 
 

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]






-- 
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to