On 12/14/06, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > Izan be... zergaittik emoten jok MCCk sektore turistikuak baiño haundixagua, > indartsuagua edo garrantzitsuagua? Zergaittik uste juagu MCC danon artian > zaindu biharreko altxorra dala eta turismua, ostera, erdipurdiko zeozer, > bigarren maillako zeozer, txarto balebik be ardurarik sortu biharko ez > leukiana?
Maila batean ados, galderarentzat erantzunik ez daukat eta. Baina gai guztietan horrelakoak dira zenbakiak? Hau da, lanpostu kopuru aldetik ere antzerakoak dira? estazionalitate aldetik? jardueraren sendotasunari begiratuta? Egiten diren inbertsioen aldetik? esportazio maila aldetik?... Bestetik, tradizio kontua ere bada, ez? Toki askotan gaur egun ere badago turismoarenganako edo konkretuki zerbitzearenganako mesprezu puntu bat, barra batean atzean kanpotarraren agindutara egoteak pertsona beraren izaera gutxituko balu bezala. Kostaldeko zenbait herritan sarri nabaritu izan dut hori. Itziarko industrialdean tallarrean lanean ibiltzea, jatetxe baten zerbitzen baino prestigio handiagoa ematen du inguruan neure ustez. Industria turistikoa aldiz, gauza berria da hemen. (turismoa ez noski) Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
