Iñork ezer kontatzen ez dabenez nik bota bihar zeozer.
Eibartik alkarrekin Serafin, Asier Arregi eta hirurok juan giñan.
Jaixa politto. Alfonbra gorririk ez! nahizta gu glamuroso-glamuroso juan!
Hizlarixak ondo.
Inglesez egin zebanak esan zeban poliki egitten ahaleginduko zala, eta
eskerrak! Bizkor egin ezkero....Kritikaren bat be merezi dau esandako
gauza batzuk baiña ez da monmentua.
Iban Zaldua: Xapo! Eibar.org atarixan hitzaldixa eskegitzia proposatzen dot.
Luis ez su linea, ironiko eta azido.
Gure Iban oso formal, formalegi.
patxi Baztarrika nere aurrian zeguan. Bera ikusterakuan irabazteko
esperantza guztiak (gutxiak) pikutara jaun jatazen (ekin ukan kanpaiñiari
egurra emon netsan) Eta hori diskursua prestatuta eruan nebala!
 Irabazlia Beasaingo blogari bat, petxuga kadukau baten gaiñeko
artikuluakin (ez zeban diskursua prestatuta eruan)
Iturrik ipod nanua irabazi zeban (erdi bana, ez ahaztu) baitta goienako
beste batek be (tongo!)
Pintxuak oso ondo: ugari, tradiziñua eta diseñua (patata tortillia eta
foie avec jambon)
Konbersaziñuak ondo, musu gitxi, serixua!
Luisek pelikulia ahaztu zeban. Eta ni pelikulia hartzera baiño ez nintzan
juan!
Dana oso ondo. Hori bai, hurrenguan kalefaziñua jarri. Bihatzak
frigopie-kuak emoten zeben eta
leire, telegrafista



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to