Prentsak diñuanez, MCC taldian indar ekonomikua Euskal Autonomi Erkideguan BPGn %3,8 ei dok. Batek jakik asko ala gitxi dan, baiña prentsari jaramonik egingo bajetsagu behintzat bajirudik dexente asko dala. Datua, behintzat, MCC zein garrantzitsua dan azaltzeko agertuko dok egunkarixetan. Halandabe, oso oker ez banaok, %3,8 edo %3,9 dok (buruz jiharduat) turismuan Barne Produktu Gordiña. Baiña datu hau ez dok erabili izaten sektore turistikuan indarra azaltzeko, bere makaltasuna agertzeko baiño. Izan be... zergaittik emoten jok MCCk sektore turistikuak baiño haundixagua, indartsuagua edo garrantzitsuagua? Zergaittik uste juagu MCC danon artian zaindu biharreko altxorra dala eta turismua, ostera, erdipurdiko zeozer, bigarren maillako zeozer, txarto balebik be ardurarik sortu biharko ez leukiana? Amatiño
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
