Musuen kontu honekin kuriosoa egin zitzaidan Irlandara lehen aldiz joan
nintzanean gertatutakoa. Ingelesa praktikatzera joan nintzen, familia baten
etxera. Ez zidaten esan musurik ez nuela eman behar eta... heldu, familiako
ama etorri eta eskua eman zidan momentu berean, nik bi musu eman nizkion.

Ez dakat hitzik bere harridura aurpegia adierazteko. Begiratu ninduen beste
munduko zeozer egin izan banu moduan, eta, berarentzat, hala zen. Eibarrera
itzuli behar giñenean, agurtzeko, amak berak, hainbat segunduz besarkatu
ninduen, bere masaila nirearen kontra. Baña musurik ez.

Josu.

2006/12/14, Elena Laka <[EMAIL PROTECTED]>:

Leirek:
Konbersaziñuak ondo, musu gitxi, serixua!

Musuen kontu horretan, nik emon eta hartu nituen batzuk!
Dena den egixa da, konturatu nintzen batzuk falta jatazela: adibidez,
Leire,
zurekin, Serafinekin eta Asierrekin egin nebanian topo, handik bost
segundura konturatu nintzen ze motza neu musuak emoteko!
Eta gero badagoz musurik eman ez nienak, baina gogoz geratu nintzenak:
Luistxori eta Gariri sekula ez dotset musurik emoten, eta ez dakit
zergaitik, ze asko apreziatzen ditut.

Musuak emotea agurtzerakoan edadearekin ikasitako zerbait da neretako.
Euskaldun zomorro, urteetan aurrera gero eta poziago ematen eta hartzen
ditut agur-musuak, ez indiscriminadamente, ojo, lagun artean nagoenean
baizik, atzo moduan. Hala be, ondio horretan be ikasi eta hobetu beharra.

Eta baten bat ez ote neban agobiatu hain beste musurekin :)

Musuak
Elena


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]




--
[EMAIL PROTECTED]
http://www.blogak.com/josu
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to