Trebik:
>     Ba nik dittudan hiztegi "modernoetan", Harluxet Hiztegi
> Entziklopedikuan
> eta Elhuyar Hiztegixan, bixetan aditza "da/du" konjugatu leikela zehazten
> dabe. Horretara, Euskaltzaindixan aurrean intsumiso agertzen dira.

Ba, garai baten izango zan. Elhuyarkuak, behintzat, "zintzotu" dira ;-)
Bere sareko bertsiñuan (azken-azkena), "irten da" besterik ez dau onartzen.

> Ai, intsumisiñua zelako zentzun onekua dan!

"Mili kaka" eta holakuak aspaldi amaittu ziran, Trebi; gaur egun zintzo
demonio jarraitzen doguz danok Euskaltzaindiak esandakuak.

"Ereduzko prosa" begiratzia besterik ez dago.
http://www.ehu.es/euskara-orria/euskara/ereduzkoa/araka.html
Bilaketa azkar baten, 4842 esaldi topau dittut (ATERA-IRTEN) aditzekin.

%72 ATERA NAIZ estilokuak
%28 IRTEN NAIZ estilokuak
%0,5 IRTEN DUT estilokuak

Prentsa eta Literatura banatuta begiratu ezkero:

- Prentsan %80 ATERA NAIZ estilokuak dira (Luistxok atzo aittatu zeban
hori), eta IRTEN DUT estilokorik ixa ez dago (Imanol Muruan artikuluren
bat...).

- Literaturan IRTEN DUT gehitxuago agertzen da, baina hor be banakia eta
idazle gitxi batzuen artian: Edorta Jimenez, Xabier Montoia, Iñigo
Aranberri, Sarrionandia...

Asier

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to