Aupa, Gari: Arrazoi duzu galdera egin eta "ezkutuan" utzi ditudala nere gogoetak. Baina ez hainbeste. Nik uste galdera hori eginda ulertzen dela neretzat ez dela Freyfogle hori Sustaturako (Sustarentzat baino hobeto) eredu. Arrazoi duzunez, bada, bihoa ene gogoeta. Nik ez dut ezagutzen bera eta ez dut haren gaineko informaziorik, batere ez (Perl lengoaia eta horiek zer diren ere oraindik gutxiago...). Urteurren jaiari buruzkoak irakurtzetik ateratakoa baizik ez. Hau da: bere aurkezpeneko powerpointa eta berak lan egiten duen Nestoria delako hori. Nik ikusi dut honek Internet darabilela lanerako, etxe salerosketan bitartekari lanak egiten. Agentzia inmobiliarioa, baina hori bai, oso 2.0. Eta horretaz gain, bere diskurtsoan esan zuen --beti ere "powerpointa" bakarrik ikusita-- handia izan behar dugula helburu eta Txinan merkeago egiten badute hara joan behar dugula. Hori, eta neska bat bikinitan. Azken lerroetako karikaturari kenduiok ironia gaixtoa, nahi baduk, baina eztabaida hor kokatuko nuke. Internet enpresentzat tresna bat da, abantaila handiak eta gauza berriak eskain ditzakeena, eta hori oso ondo dago. Baina nire iritzia da Sustaturako, zeina nik ez dudan negozioa egin nahi duen gunetzat hartzen, Ed Freyfoglerena ez dela, inondik ere, eredu. Berriro diot morroi honi buruz deus ez dakidala, eta seguru oso interesgarria dela berak egiten duen lana eta teknologia alorretik merezi duela aintzat hartzea. Baina ez diot usain hori hartzen.
Mikel ----- Original Message ----- From: "Gari Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]> To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]> Sent: Wednesday, December 20, 2006 12:33 AM Subject: Re: [eibar] Sustatu jaixa, kronika geixao On 12/19/06, Mikel Elorza <[EMAIL PROTECTED]> wrote: > "Más vale tarde que nunca" esaten dute, eta hona galdera Sustatuko jaiari > buruzkoak irakurri eta gero (baina bertan izan barik, hitzaldia > entzun-ikusi barik): Sustaturentzat, Ed Freyfogle eredu da? Aupa Mikel, Ed Freyfogletaz deklaratzen duzuna baino gehiago dakizula somatzen dut (agian ez da horrela, ez dakit). Zerrenda honetako lurker askok antzerako taktika dute, idazten dutenei zelatatu eta gainera gehiago jakin nahi informazio gutxi emanez. ;-) Ba, ez. Zure eskutan jartzen naiz eta saiatuko naiz nire kasuan erantzuten, Sustatuko parte sentitzen naizen neurrian, baina lan pixka bat egin eta galdera gehiago zehaztea eskatuko dizut, informazio gehiago emanez. Zertan ulertzen duzu Sustaturen eredu izan daitekeela? Perl programazio lengoaiaren erabileran? Mac-ekin lan egiten dutela, ala erabiltzaileei zerbitzu on bat eman nahi horretan? Pentsatzen dut interesa nondik joan daitekeen eta interesgarria iruditzen zait, batez ere zerrenda honetan jokoa emango du eta. Baina mesedez, erakutsi pixka bat zure kartak, eta hasiko naiz jolasean. ;- ) Gari _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
