Amatiñok: >- Bihar bada errazoia izango dok, baiña nik ez juat nere burua gauza >ikusten mundualizaziñuan gaiñean hemen eztabaidatzen jarduteko. Hik nahi >badok... libre, ez nere zain egon. Ia nork jarraitzen deuan. Gauza badok >ihes egittia eta beste bat dok hondarrik bako itsasuan ittotzia. > > Asierrek:
Lasai, ez dok-eta mundualizaziñuan gaiñian jardun biharrik. Baiña heu be libre, ez naok heure zain. Mundua mundu, ikuspegi globala eukitta, euskal lurraldetik pasatuko dan AHTaren baldintza energetikuak (iraunkortasuna), bere bideragarrittasuna (ekonomikoki, "gordinki") eta sortuko dittuan eragin ekologikuak, oinarrizko eztabaidagai izan biharko litzakiaz; eta hau, problematika lokalizatzia dok, iñola be ez mundualizatzia edo globalizatzia. Hemen, ez dok horrela egitten, ez administraziñuan aldetik, eta ezagun danez, ezta AHTan defendatzaile diranen aldetik be ez. Hónek huskerixok kontuan euki barik AHTa bultzatzen dabenen bidia jarraitzen inoiz ittotzen bagaittuk, ez juagu jakingo zein itsasotan gaozen, hondar bako itsasuan ura arnasten itto garan edo hondardun itsasoko hondarra sartu jakun biriketan...edo biharbada jakittera helduko gaittuk, baiña beranduegi izango dok. Itto...eta kitto! Amatiñok: > Egixa dok "...etaKitto" aldizkarixaz eztabaidatzen hasi geinkiala eta >Brasilgo oihanen hondamendixa aittatzen amaittu... Eta? > > Asierrek: Egixa izanda be, AHTaren gaiñeko eztabaida hau, "...eta Kitto" aldizkarixa eta Brasilgo oihanaren arteko harremanarekin alderatzia, konparatzia edo alboratziari buruz, ba zer esango deuat...NO COMMENT egittia nahixago juat, larregizko astakerixaren bat idatzi aurretik. Amatiñok: > Egixa dan moduan, teoriaz behintzat, Untzagako farolan argindarra >Frantziako zentral nuklearren batetik etorri leikiala. Eta? Zer egin bihar >juagu? Untzagako argixak emetau, Untzaga iluntzero itxi edo... hi alkate >jarri? > > Amatiño > > Asierrek: Untzagako farolekin, eta baitta erabilera publikokuak diran argindar erabilpenekin be, benetan aukera asko dauaz, Frantziako eta Espaiñiako zentral nuklearren premiña barik eta neu alkate jarri barik. Alternatiba eskasak dittuk bixak. Halako kontuak nigandik oso urrun dauaz, baiña heuk barriro be Euzkadiko Eskumarekin Eibarko alkatetzara heure burua aurkezten badok, lasai deittu eidak, nere eritzixen premiña edo kuriosidadia badakak behintzat. Onura publikua, iraunkortasuna, ekologia eta bizigarrittasuna zaintzeko edo hobetzeko badok, bardin jatak alderdi politikua, nere preferentzietan azkenak, eskuindarrak edota españolak egonda...baiña nere preferentziak bigarren mailakuak dittuk, edukixek eta ekintzek balio juek. AHT GELDITTU !!!!!!!! Asier Arregi _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
