Ia, Asier: Hire jarixua ez juat zalantzan jartzen (hire bihotz berua be ez) baiña, nere uste apalez, ez haiz bihar bada ideiak zehazteko orduan eredugarrixena.
Oso oker ez banaok, AHTn kontrako errezoien artian hik heuk lotu nahi izan dittuk trenan larregizko energia kontsumoa eta Frantziako zentral nuklearrak. Ala txarto aittu deuat? Hola balitzok... ez deuat esaten errazoirik ez dakaanik. Baiña, trafiku mentala apur bat ordenatzeko baiño ez badok be, azalduko deskuk hori hamar-hamabost lerrotan? Eskerrik asko. Amatiño Oharra: Hire lasaitasunerako, esanak esan ez dok nere bihotz ideologikua minduko. Ni baiño "ez-jakixat-zer-gehixao" haizela demostratzeko... lelengo hirurogei urte hartu biharko dittuk. Gero gerokuak. _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
