Ondo habil. Baiña xehetasunen bat falta jak.

Egixa dok, funtziño sinbolikua Euskaltelen aurrekua dala, eta Euskaltelek
funtziño sinboliko hori landu duala.

Baiña ez dok egixa "Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk
eraiki, Euskaltelek baizik". Hain zuzen be NI (nere belaunaldixa) nok
funtziño sinboliko horren eraikitzailietako bat.

Hemen jeneraziño oso bat daok, arrazoiz ala ez, asmatuz ala ez, euskal
prentsa, euskal irrati telebista, euskal komunikabideak, euskal sarea,
euskal zuntz optikoa, euskal komunikabide-sistema osuan premiñia oin dala 30
urte aldarrikatu eta abian jarri dabena. Neri ez destak Euskaltelek burua
jan. Euskaltel dok belaunaldi oso baten aldarrixen frutua.

Beste gauza bat dok, gero, zein izan dan arlo batian edo bestian lortu dan
emaitza. Eta zer egin dan txarto --edo ez hain ondo-- hik beste modu batez
apreziatzeko eta merkatu-lege soillez erabagitzeko.

Nik ez jittuat sekula Argia, Berria, EiTB edo Euskaltel bezero-iritzi hutsez
ikusiko. Hori egiñezkero, Argia marginala dok, Berriak ez najok informatzen,
SER Eusko Irratia beziñ ona dok, ETB baiño hobia dok T5, leku ez
komertzialetara heltzen dan Euskaltel saria kixotismo hutsa dok eta,
azkenian, "el mercado proveerá".

Hik guztia martxan ezautu dok. Baiña oin dala berrogei urte ez jeguan ezer.

Ni seguru naok oin dala 40 urte nik neukala errezoia. Bihar bada, hik dakak
orain. Denborak aldatu egitten dittuk. Baiña ez nok bape damutzen. Hik nun
aukeratu dakak. Aurrekoeri esker.

Amatiño

Oharra. Eta oin, ogibittartekua hartu eta San Mamesera najoiak semiaz.
Bajakixat ez dala merkatuan legia...




  -----Mensaje original-----
  De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] nombre de Josu Mendicute
  Enviado el: miércoles, 27 de diciembre de 2006 17:51
  Para: Eibartarrak zerrenda
  Asunto: Re: [eibar] Euskarazko kirola Euskaltelen kablean


  Baña... Euskaltelen inguruko funtziño sinbolikua ez dozu zeuk eraiki,
Euskaltelek baizik. Zeuk barneratu ein dozu, eta bistan danez, primeran
gañera.

  Funtziño sinbolikua noski Euskaltelen aurrekua dala, kontua da,
Euskaltelek ondo erabilli dabela funtziño hori zu ta beste bezero asko
lotzeko. Eta ez dot kritikatzen... Euskalteleko marketingean nik neuk
berdiña eingo nuke. :)

  Eta, barriro be, ez dot ukatuko neuk be barneratzen dodala funtziño hori,
baña ez zeure neurrixan. Hasieran Euskaltel aukeratu baneban, zeure arrazoi
horiengaittik izan zan.

  Josu.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to