Kaixo Amatiño:

Jo pe! Ni luzatu egitten nok baiña heure telegrama be ez dok ba 
larrialdixetan jasotzeko modukua :-) .
Telegramari...telegrama:

1. Ondo daok, kontuan hartuko deuat esandakua. Zentzuduna.

2. Nere eritzixa nahiko ondo azalduta daguala uste juat. Allendena 
ezagutzen dok?

3. ¿??? Zenbaki hau ez jak gustatzen?

4. Oso gitxikin konformatzen haiz orduan, eta sisteman fedia dakak 
gaiñera. Nik ez eta gaiñera, gauzak ondo ulertzia gustatzen jatak, 
onartu aurretik.

5. Ba askotan aittatu juat ba. Baiña ez nok errepikatzen aspertuko: 
bideragarrittasuna (bardiña oin 10 urte eta oin?), iraunkortasuna 
(energia kontsumuak, energia-itturrixak), ekologia. Ze aukera egon zuan 
oin dala 10 urte ganorazko eztabaida egitteko? Ze informaziño zabaldu 
juan administraziñuak gai honen inguruan? Oingua bezain konpletua? Argi 
geldittu ahal ittuan proiektua ontzat emoteko ezinbestekuak diran 
kontuak: bideragarrittasuna, iraunkortasuna, energia-itturrixak, 
ekologian eragiña?

6. Italiako Val de Susak geldittu egin juek, guk zegaittik ez? 
Horretara, europarrei proiektuaren ankerkerixia arpegiratuko gentsekek, 
gure lurrealdearekiko subirautza aldarrikatziaz batera, eta dirutza hori 
garraio plangintza global zentzudun batian gastau.

7. Harrigarrixa, gai bixak nahastiana dok. Nahi duanian jardungo juagu 
beste gai horren gaiñian. Badakik txino eta indiar danek erregian 
arpegixa (ipurdixa) garbitzeko papera erabili ezkero, munduko baso danak 
urte gitxiren buruan desagertuko lirakela eta munduan gizakixa bizitzia 
ezinezko bihurtuko litzakela? Zenbat ...eta Kitto! gastatzen juagu guk 
horretan? ;-)     ja, ja, ja.

8. Pertsonen neurrixa, pertsona. Gero aittatzen dittuanak pertsonen 
eboluziño edo inboluziñuak dittuk, erabiltzen dan kriterixuaren araberakuak.

9. Euzkadiko Eskuma irakurri eta uste juat, iñor gitxik zalantzarik 
eukiko zebanik EAJ-PNVz niharduala, baitta hi ezagutu barik be. Izenak 
mintzen ba hau, barkatzia dakak eta ez deuat heuri errepikatuko. 
Aittatzen dittuan gainontzeko eskumak...PP española dok, eta horrez 
gaiñ, Euskalerrixak eta hau bereizten daben euskarak iñoiz euki daben 
etsairik latzenetakuen ondorengo garbixa dok. Frantziako eskuman 
euskaldun jarraitzaile ugari, Panpi Ladutxe kasu eta Nafarruako UPNian 
be bai (Begoña S. eta abar), baiña heuren fundamentuetan ez dittuk iñola 
Euzkadikuak. EE termino hori ez dok horren zihatza, baiña beste zentzu 
batian, izan be, bere burua EAko edo ezker abertzalekotzat dakenen 
artian be, eskuindarrak ugari dauaz, nere ustian, arriskutsuaguak 
leikezenak.

Bukatzeko, gu bixon arteko kalaka hau aguatau daben koittauek 
erreparauko zeben moduan, AHTan gaiñeko desbideratziak heuk azaldu dittuk:
    - ...eta kitto eta Brasilgo oihanak,
    - "ez-jakixat-zer-gehixao" edo gitxiago izatiaren demostratze kontuak,
    - Adiña,
    - Untzagako farolak eta
    - ni alkate jartziana.
Eta gero, "AHTn gaiñian hasi eta... iñork ete bajakik zertan gaozen¡" 
idatzi. Nere globalkerixaz danari heltzeko ohitturak luzatzen jok 
asuntua eta hor, nahasmena sortzen. Horretan heuregandik ikasi biharko 
juat, komeni danari heltzen.

Ondo bukatu urtia eta hobeto hasi!      (hurrengo urterarte ez juat 
konputagailurik piztuko)
Eta Zorionak danori!         (kaskajo egun bikoitza gaur)

Asier Arregi




Amatiño(e)k dio:

>Asier:
>
>Hire jarreria 10-15 lerrotan laburtzeko eskatu eta... erretorikia. Altu
>berba egittiarren errezoiak gehitzen ez diran moduan, luze egittiagatik ez
>dittuk gauzak argitzen. AHTn gaiñian hasi eta... iñork ete bajakik zertan
>gaozen¡ Dana-dala,  sakabanatutako txipriztin batzuk jaso eta hona telegrama
>modura:
>  
>
>1- Hire kasuan zein beste edozeiñen kasuan, ez juat hemen agertzen diran
>berbak baiño kontuan hartu nahi izaten. Nik hire gaiñian dakaten iritxixa
>hik hemen azaldutakoeri zor jetset.  Bakoitzan atzian daguanaz
>eztabaidatzeko badaok bide pribatua. Horretara, ez bajak Jaurlaritzan
>weborrixa gustatzen, hik jakingo dok nora jo. Eta PNVri eskintzan bat egin
>gura badetsak, ba egixok eta kitto.
>  
>
>2- Ezautzen juat bai, Allende irakaslia. Bihar bada hi umekoskorra izan
>baiño lehenagotik. Baiña nik ez juat Allenden iritxirik nahi. Ezta AHTn
>Asanbladana be. Zer esanik ez hor zihar sarian daguan dokumentziñorik... Nik
>hire iritxixa ezautu nahi juat.
>
>4- Ni ez nok jakittuna ekologiaz, hezkuntzaz edo arrantzaz ez naizen moduan.
>Bajakixat danan barri ezin dotela jakin. Baiña sisteman siñisten juat,
>demokrazia errepresentatibuan. Eta dudan bat daguanian  hainbat oiñarrizko
>galdera nahiko izaten dittuk, ez hitzaldixa emoteko baiña bai norberan burua
>kokatzeko.
>  
>
>5- Oindiño ez jakixat garbi zergaittik, baiña hik AHT gelditzia nahi dok.
>Beste batzuk uste juagu, ostera, eztabaida hori oin dala hamar urtekua dala.
>Oingo eztabaidia AHT hori ahalik eta onduen egittia dok, zentzun guztietan.
>Historia ez dok hireaz hasi.
>6- Primeran erizten jetsat hik arazuak globalian aztertu nahi izatiari.
>Baiña orduan esan biharko destak zergatik 10.000 kilometrotik gorako
>tren-sarian hik saihestu nahi dittuan 100 kilometro eskas. Hain zuzen be,
>hik nahi ala ez egingo diran  beste 9.900 kilometruak aprobetxatzeko, hire
>Herrixak bihar izango dittuan 100 kilometruak.
>7- Hain ekologista sutsua izanda, harrigarri dok gero zein errez alboratu
>duan "...etaKitton" (eta era bereko herri-egunkarixen) duako zabalkundian
>papel-ufala. Enekok hementxe bertan salatu izan jok (errezoiaz) Kursaalan
>argi-derrotxia. Goguan izan Al Goren mezua.
>8- Nik esan pertsonak osotasunian neurtzeko urtiak hartzen laga bihar
>jakuela eta hik, barriz, arraza, postmodernidadia eta gizarte okzidentala
>erantzun¡ Ez, Asier, hori baiño xinpliagua dok, zahartzaruak emoten dauan
>perspektibia baiño ez dok: nik ezautzen jittuat armadun salbatzailliak
>"Basta Ya"n daozenak, odola baiño gorrixaguak Negurin bizi diranak eta
>ekologista sutsuak txalet indibidualaz eta todoterrenuaz amaittu dabenak.
>9- Eta, amaitzeko, ni ez nitzuan alkatetzarako aurkeztu "Euzkadiko Eskuman"
>izenian. Euzkadiko eskumia dok Eusko Legebiltzarrian hirugarren indarra,
>Araban eta Gasteizen, Nafarroan eta Iruñan, Iparraldian eta Baionan agintian
>daguana. Ingurumena eta AHTn gaiñian dakaan iritxixa horren zihatza badok,
>errealidadetik kanpo habil.
>  
>
9. Barkatidak, baiña hórretxek Euskalerriko eskuma inperialak dittuk, 
hau dok, euskaldunak ez diranak, frantsesak eta espaiñolak, iñola be 
euskaldunak. Euskal eskuman PNV eta UPN daozak. UPN lehen españoltzat 
najeka errealidadia. Gure herrixan parte, e

>Amatiño
>
>
>_______________________________________________
>Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
>http://www.eibar.org/zerrenda
>
>harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>  
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to