Barru-barrura sartu jestek.

Juan dan eguenian, hara nun irakortzen doten Garan: PSOE-k, azken 
momentuan, AHT-an plana geratzeko eskatu dabela, nahikua babes sozialik 
ez daukala eta udal hauteskundietan euren kalterako izango dalakuan, 
tren suntsitzaille hori konjelatuta lagatzeko iniziatibia aurkeztuta. 
Haxe poza! Izperringietan agertutako albiste guztien modura baiña, nere 
erreserbak izan nittuan eta hau idatzi neban, "eibartarrak" forora 
bialtzeko.

Gaia: AHT-omar por culo?
"Entzun dot, entzun dot... EAEko agintarixak "gure" bildur dirala, ez ei 
gagoz nahikua konbenziduta, eta geldialdi bat egingo dala AHT-ko 
proiektuan. ¿Hala ete?
Eta "bildur" dirala... zera, hauteskundiak galtzeko bildur. Ba da 
tristia, gero, gure politiko profesional mangante hórrek arre edo iso 
egitteko estimulo printzipala horixe izatia. Ez gizartian ongizatia, ez 
ogasunan osasuna... ez, ez: hauteskundiak galdu edo irabaztia.
Hau hala ba da, AHT-an kontrakuon garaipen partziala izango litzake; 
aintzat hartzekuak garala erakusteko beste. Oin baiña, AHT-zalien 
partetik gizartia konbenzitzeko zaparrada edo ur-eraso latzak datoz, eta 
argi ibilli. Entzun dot be, propaganda horretan sakontzeko kontrakuei 
abots publikua emotia aurreikusitta dagoala, zaindu egin biharko da ze 
modutan eta ze bermekin, ez deixan izan arpegi-garbiketa hutsa.
Dana dala, itturri fidagarrixetatik jaso biharko dogu informaziñua. "

Hori bai, mezua bialtzerakuan konfundidu eta ez neban forora bialdu, 
blogen kontseillu editorialera baiño.

Eskerrak, ze... bixamonian zer irakorriko, eta... inozentadia izan zala. 
Lehelengo pentsatu nebana: "Garako putasemiak!" eta gero barreguria, eta 
gero lotsia, eta gero desilusiñua...

Baiña ez zestan behintzat kendu hortan zeozer lortzeko esperantzia.

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to