Oierrek:
<Kontua da elektrizitatea gordetzea zaila dela. 
-- Eta gasa, ostera, depositoetan gordetzen da. Gure kasuan, sei hilabeteko
kontsumoa bezainbat.

<Hori dela eta, ez dut uste Nafarroak sortu dezakeen soberako %150 hori
guztia esportatzen  
duenik (nora baina?). 
-- Nik ere ez dakit. Hala ere, Oier, ea honek zentzurik duen:
1. "Esportatu" esaten dugunean ez dugu nahitaez beste Estatu batera izan
behar duenik esaten. 
2. Zuk diozun bezala, ekoizpena ez da egunero berdina. Kontsumoak "pikoak"
ditu eta ekoizpena egokitu egiten da. Beraz, "pikoei" erantzuteko,
ekoizpen-ahalmena normalean behar baino altuagoa izan behar du.
3. Ekoizten den argindarra ez omen doa zuzenean kontsumora,  "pool" batera
baino. Eta "pool" honi saltzeko lehentasuna energia berriztagarriek dute,
ezta?

< Halere, gauza ona izaten da norberak erabiltzen duen 
energia sortzeko gaitasuna izatea eta beharren arabera ekoiztea. Eta 
hobeagoa ahalik eta gutxien gastatzea.
-- "Energiarik garbiena kontsumitzen ez dena da".

Amatiño





_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to