Ez dakit ba. Talibana izatia erreza da.

Nik neuk, taberna baten "Arbizuko txistorria daukagu" ikusiko baneu,
natural-naturala pentsatuko jatan.

Zuri ez?

Asier


> Atzoko "Noticias de Gipuzkoan"
> http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/02/10/opinion/colaboracion.
> php
> Xabier Kintanaren "Salda dago" artikulua dator. Xabierrek dio, arrazoiz,
> tabernetan azaldu ohi den "Salda dago" iragarkia ez dela zuzena, erdal
> kalkoa baino. Behar lukeela izan "Salda badago", "Salda ere badago",
> "Salda
> bada", "Salda ere bada" edota "Bada salda ere".
>
> Nik beti uste izan dut "salda dago" (txakolina dago, rabak daude etab.)
> hori
> astakeria hutsa dela. Eta aitortu behar dut, nere burutapenetan soluzio
> bila
> jardun arren, ez dudala sekula erabateko erantzun jatorrik aurkitu. Hala
> ere, nere kaxa sumatu izan dudan erantzunik aukerakoena ez dago Kintana
> euskaltzainaren zerrenda horretan. Neri "Saldarik bai", "bada saldarik"
> eta
> horrelakoak bururatzen zaizkit. Baita, aditzik gabe, "oilo-salda" ere.
>
> Amatiño
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to