Atzoko "Noticias de Gipuzkoan"
http://www.noticiasdegipuzkoa.com/ediciones/2007/02/10/opinion/colaboracion.
php
Xabier Kintanaren "Salda dago" artikulua dator. Xabierrek dio, arrazoiz,
tabernetan azaldu ohi den "Salda dago" iragarkia ez dela zuzena, erdal
kalkoa baino. Behar lukeela izan "Salda badago", "Salda ere badago", "Salda
bada", "Salda ere bada" edota "Bada salda ere".

Nik beti uste izan dut "salda dago" (txakolina dago, rabak daude etab.) hori
astakeria hutsa dela. Eta aitortu behar dut, nere burutapenetan soluzio bila
jardun arren, ez dudala sekula erabateko erantzun jatorrik aurkitu. Hala
ere, nere kaxa sumatu izan dudan erantzunik aukerakoena ez dago Kintana
euskaltzainaren zerrenda horretan. Neri "Saldarik bai", "bada saldarik" eta
horrelakoak bururatzen zaizkit. Baita, aditzik gabe, "oilo-salda" ere.

Amatiño


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to