Gaur Diario Vascon, Eibarko atalean, herriko kultur ekipamenduen inguruko
artikulu bat dator. Propaganda kutsu demasa hartu diot artikuluari (azken
aldian horrelako asko ateratzen ari dira DVn, kanpaina egiten buru-belarri
sartuta dauden seinale...) eta datu batzuk oso modu akritikoan erabilita
daudela iruditzen zait. Azken batean Udalak prestatutako kulturaren txostena
hartu, eta kultura azpiegituren inguruko artikulu bat egin dute, horko
datuak minimoki analizatu gabe.

Titularra oso argia da:
"Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de euros".
Eta testuaren lehen parrafoan argitzen du: "Desde 1994, los presupuestos
municipales...". Alegia, Arriola alkate dagoenetik, egindako inbertsioak
biltzen dira hor. Tartean Portalea kultur etxea bera, 1996an inauguratu zena
(10 urte pasatxo beraz). Ondorioz, "Los nuevos" horrek DVrentzat esan nahi
du Arriola alkate dagoenetik! Muturra behar da orain hamar urteko
ekipamendua "nuevo" bezala saldu nahi izateko hauteskunde kanpainara begira.


Azpititularra oraindik makurragoa da:
"El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento más
que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea"
Oker ez banago, Coliseoaren obraren %70 Madriletik etorri da, Vivienda
ministeriotik. Beraz, gezurra da Coliseoa 5,4 milioi kostatu zaionik
Udalari. Gezurra da azpititular horretan esaten dena eta norbaitek salatu
beharko luke. Gezurraren jatorria berriz ere Eibarko udalaren txostenean
aurki daiteke. Bertan ez da esaten inbertsio hori erabat Udalarena denik,
Eibarren ekipamendu kulturaletan egindako inbertsioak zeintzuk diren esaten
da txosten horretan, baina ez da esaten ere inbertsio horretan beste
erakunde batzuk parte hartu dutenik, eta horretan oinarrituta egin du DVk
propaganda artikulu lotsagarria.

Artikuluak askoz gehiagorako ematen du, baina nahikoa esan dut nik. oier.

Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de euros
El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento más
que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea
Diario Vasco, Alberto Echaluce, 2007-03-03
http://tinyurl.com/3dtzqf
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to