- "La gestión municipal ha sido nefasta, antidemocrática y
fraudulenta", edo "la legislatura municipal que ahora concluye se ha caracterizado por tener una corporación antidemocrática, en la que no se ha respetado la voluntad de los eibarreses" http://tinyurl.com/2yk7dt
Hori, Eibarko udal kudeatzaileen errua baino, beste goiko batzuena dela esango nuke. Ez dakit Eibarko PSOEk zenbateraino zeuzkan eskuak libre EibarSortzen-en eskaerei erantzuteko. Udal gestio baino, maila politiko bateko kontua da. Edozela, kontu hau PSOEren PPrekiko sumisioa baino ez da, eta orain ez dakite nola irten, Españan askok ez dutela ulertuko HBren (ber)legalizazioa edo hauteskundeetan parte hartzeko aukera ematea. Oso penosoa da gaur ere ikustea PSOE PPren marioneta izan izanaren ondorioak. Hala ere ez-dakit-nori entzun nion PSOEk ez bazion PPri bere babesa ematen, terrorismoari aurre egiteko kapaz ez zela interpretatuko zutela Españan, eta oso-oso zaila izango zutela "sozialistek" Gobernua berriro lortzea. Ideia politikoen gainetik, hauteskundeen emaitzak, noski. Eibarko kasuan kuriosoa da PSOE izan zela HBren ilegalizazioaz baliatu zena gehiengo absolutua lortzeko (absolutismoa horren ondorioz aplikatutako modua baino ez da). EAJren kasuan, kritikatu egin dute, baina oker ez banabil, zenbait herritan eurak izan dira ilegalizazioaren ondorioz abantaila lortu dutenak. Benetan gustatuko litzaidake HB aurkeztu ahal izatea, eta aukera ematea herriko proiektuetan lan egiteko, eta ez, soilik, proiektuetan parte hartzeko eskubidea reibindikatzeko. "Estatu demokratiko" batean hori tristea da, gero. Ez dudana ulertzen da Europak hori onartu izana. Eta behin hauteskundeei begira, Eibarko EB-Aralar koaliziaren berririk norbaitek badaka? - "Eibar sigue sin tener viviendas municipales en régimen de alquiler":
http://tinyurl.com/2honw6
Aupa Eli! Blogosferan estreinatzeko periodikoan eta guzti azaldu zen, baina hilabete darama idatzi barik... Oierren hasierako mezuari buruz... sedatu egingo gaituzte datozen bi hilabeteotan horrelako artikulu-zaparradekin. Etorriko dira garai lasaiagoak, hauteskundeen ondoren. Baina orain, gogoratu, ¡¡¡"se acercan buenos tiempos"!!! 2007/3/3, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
> > Gaur Diario Vascon, Eibarko atalean, herriko kultur ekipamenduen inguruko > artikulu bat dator. Propaganda kutsu demasa hartu diot artikuluari (azken > aldian horrelako asko ateratzen ari dira DVn, kanpaina egiten buru-belarri > sartuta dauden seinale...) eta datu batzuk oso modu akritikoan erabilita > daudela iruditzen zait. Azken batean Udalak prestatutako kulturaren txostena > hartu, eta kultura azpiegituren inguruko artikulu bat egin dute, horko > datuak minimoki analizatu gabe. > > Titularra oso argia da: > "Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de euros". > Eta testuaren lehen parrafoan argitzen du: "Desde 1994, los presupuestos > municipales...". Alegia, Arriola alkate dagoenetik, egindako inbertsioak > biltzen dira hor. Tartean Portalea kultur etxea bera, 1996an inauguratu zena > (10 urte pasatxo beraz). Ondorioz, "Los nuevos" horrek DVrentzat esan nahi > du Arriola alkate dagoenetik! Muturra behar da orain hamar urteko > ekipamendua "nuevo" bezala saldu nahi izateko hauteskunde kanpainara begira. > > Azpititularra oraindik makurragoa da: > "El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento más > que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea" > Oker ez banago, Coliseoaren obraren %70 Madriletik etorri da, Vivienda > ministeriotik. Beraz, gezurra da Coliseoa 5,4 milioi kostatu zaionik > Udalari. Gezurra da azpititular horretan esaten dena eta norbaitek salatu > beharko luke. Gezurraren jatorria berriz ere Eibarko udalaren txostenean > aurki daiteke. Bertan ez da esaten inbertsio hori erabat Udalarena denik, > Eibarren ekipamendu kulturaletan egindako inbertsioak zeintzuk diren esaten > da txosten horretan, baina ez da esaten ere inbertsio horretan beste > erakunde batzuk parte hartu dutenik, eta horretan oinarrituta egin du DVk > propaganda artikulu lotsagarria. > > Artikuluak askoz gehiagorako ematen du, baina nahikoa esan dut nik. oier. > > > Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de euros > El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento más > que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea > Diario Vasco, Alberto Echaluce, 2007-03-03 > http://tinyurl.com/3dtzqf > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
