Enekok:

Oierrek aipatu duen artikuluari bueltatuz, propaganda kutsu demasa dauka,
bai.

Ez dakit beste herrietan, baina Eibarren eraikin batekin hasi eta 10
edo 15 urte behar dituzte bukatzeko.  Udaletxea berrizten 10 bat urte
inguru eman zuten, Portalearekin antzera, egiten hasi eta erreforzatu
behar zela eta beste ez dakit zenbat urte, Coliseo antzokia gogoratu
ere ez dut egiten zenbat tardatu duten egiten.


Proiektuak multi-hauteskundezaleak dira. Ideia bota, proiektua egin,
finantziazioa lortu, obrak hasi, ekipatu, egindako guztiarekin zer egin
erabaki... hauteskunde askoz iraun dezake proiektu berak! Ikusi, bestela,
Merkatu Plazarena!


Ez dakit noiz hasi ziren Coliseoaren historiarekin, baina baliteke
1994 izatea Fomento ministeritzarekin akordioa egin zutenean!  Sinistu
ezinezkoa.


Fomento hasieran, eta Vivienda orain. Aurreko kartelaren gainean, fomento
tapatu eta vivienda dago jarrita. Nabaritzen da pegote bat dela.



Interneten pare bat minututan bilatutako datu batzuk:

- Abril 1998, data duen Plan estrategikoan 2002rako "Coliseo-Centro
Artes Escénicas" martxan egon behar zela zioen,

- 2002ko udako albiste baten: 28 hilebeteko epe bat eman eta 2005ean

bukatuko zela esan zuten.


2003an hauteskundeak zeuden. Orduan esan balute 2007rarte ez zutela
inauguratuko, txaparrón!

- 2006ko urte hasieran alkateak dixit: la mejor noticia para Eibar en
el año 2006:  "la apertura del Coliseo"


Bueno... ez zen hainbeste busti. Esan zuen gabonak aldera nahi zuela, eta
gustatuko litzaiokeela 2006an amaitzea. DVn behintzat hori esan zuen, eta
asmatu, beraz. Gero 3 hilabete gehiago konturatu barik pasatu zaizkigu...


Antza denez, 2007an, orain bai bukatu dute. Ongi etorria, eta
hauteskundeen aurretik inauguratuko dute,  jeniala :-)

eneko


2007/3/3, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>:
>
> Gaur Diario Vascon, Eibarko atalean, herriko kultur ekipamenduen
inguruko
> artikulu bat dator. Propaganda kutsu demasa hartu diot artikuluari
(azken
> aldian horrelako asko ateratzen ari dira DVn, kanpaina egiten
buru-belarri
> sartuta dauden seinale...) eta datu batzuk oso modu akritikoan erabilita
> daudela iruditzen zait. Azken batean Udalak prestatutako kulturaren
txostena
> hartu, eta kultura azpiegituren inguruko artikulu bat egin dute, horko
> datuak minimoki analizatu gabe.
>
> Titularra oso argia da:
> "Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de
euros".
> Eta testuaren lehen parrafoan argitzen du: "Desde 1994, los presupuestos
> municipales...". Alegia, Arriola alkate dagoenetik, egindako inbertsioak
> biltzen dira hor. Tartean Portalea kultur etxea bera, 1996an inauguratu
zena
> (10 urte pasatxo beraz). Ondorioz, "Los nuevos" horrek DVrentzat esan
nahi
> du Arriola alkate dagoenetik! Muturra behar da orain hamar urteko
> ekipamendua "nuevo" bezala saldu nahi izateko hauteskunde kanpainara
begira.
>
> Azpititularra oraindik makurragoa da:
> "El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento
más
> que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea"
> Oker ez banago, Coliseoaren obraren %70 Madriletik etorri da, Vivienda
> ministeriotik. Beraz, gezurra da Coliseoa 5,4 milioi kostatu zaionik
> Udalari. Gezurra da azpititular horretan esaten dena eta norbaitek
salatu
> beharko luke. Gezurraren jatorria berriz ere Eibarko udalaren txostenean
> aurki daiteke. Bertan ez da esaten inbertsio hori erabat Udalarena
denik,
> Eibarren ekipamendu kulturaletan egindako inbertsioak zeintzuk diren
esaten
> da txosten horretan, baina ez da esaten ere inbertsio horretan beste
> erakunde batzuk parte hartu dutenik, eta horretan oinarrituta egin du
DVk
> propaganda artikulu lotsagarria.
>
> Artikuluak askoz gehiagorako ematen du, baina nahikoa esan dut nik.
oier.
>
>
> Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de
euros
> El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento
más
> que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea
> Diario Vasco, Alberto Echaluce, 2007-03-03
> http://tinyurl.com/3dtzqf

>


--
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to