Oierrek aipatu duen artikuluari bueltatuz, propaganda kutsu demasa dauka, bai.
Ez dakit beste herrietan, baina Eibarren eraikin batekin hasi eta 10 edo 15 urte behar dituzte bukatzeko. Udaletxea berrizten 10 bat urte inguru eman zuten, Portalearekin antzera, egiten hasi eta erreforzatu behar zela eta beste ez dakit zenbat urte, Coliseo antzokia gogoratu ere ez dut egiten zenbat tardatu duten egiten. Ez dakit noiz hasi ziren Coliseoaren historiarekin, baina baliteke 1994 izatea Fomento ministeritzarekin akordioa egin zutenean! Sinistu ezinezkoa. Interneten pare bat minututan bilatutako datu batzuk: - Abril 1998, data duen Plan estrategikoan 2002rako "Coliseo-Centro Artes Escénicas" martxan egon behar zela zioen, - 2002ko udako albiste baten: 28 hilebeteko epe bat eman eta 2005ean bukatuko zela esan zuten. - 2006ko urte hasieran alkateak dixit: la mejor noticia para Eibar en el año 2006: "la apertura del Coliseo" Antza denez, 2007an, orain bai bukatu dute. Ongi etorria, eta hauteskundeen aurretik inauguratuko dute, jeniala :-) eneko 2007/3/3, Oier Araolaza <[EMAIL PROTECTED]>: > > Gaur Diario Vascon, Eibarko atalean, herriko kultur ekipamenduen inguruko > artikulu bat dator. Propaganda kutsu demasa hartu diot artikuluari (azken > aldian horrelako asko ateratzen ari dira DVn, kanpaina egiten buru-belarri > sartuta dauden seinale...) eta datu batzuk oso modu akritikoan erabilita > daudela iruditzen zait. Azken batean Udalak prestatutako kulturaren txostena > hartu, eta kultura azpiegituren inguruko artikulu bat egin dute, horko > datuak minimoki analizatu gabe. > > Titularra oso argia da: > "Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de euros". > Eta testuaren lehen parrafoan argitzen du: "Desde 1994, los presupuestos > municipales...". Alegia, Arriola alkate dagoenetik, egindako inbertsioak > biltzen dira hor. Tartean Portalea kultur etxea bera, 1996an inauguratu zena > (10 urte pasatxo beraz). Ondorioz, "Los nuevos" horrek DVrentzat esan nahi > du Arriola alkate dagoenetik! Muturra behar da orain hamar urteko > ekipamendua "nuevo" bezala saldu nahi izateko hauteskunde kanpainara begira. > > Azpititularra oraindik makurragoa da: > "El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento más > que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea" > Oker ez banago, Coliseoaren obraren %70 Madriletik etorri da, Vivienda > ministeriotik. Beraz, gezurra da Coliseoa 5,4 milioi kostatu zaionik > Udalari. Gezurra da azpititular horretan esaten dena eta norbaitek salatu > beharko luke. Gezurraren jatorria berriz ere Eibarko udalaren txostenean > aurki daiteke. Bertan ez da esaten inbertsio hori erabat Udalarena denik, > Eibarren ekipamendu kulturaletan egindako inbertsioak zeintzuk diren esaten > da txosten horretan, baina ez da esaten ere inbertsio horretan beste > erakunde batzuk parte hartu dutenik, eta horretan oinarrituta egin du DVk > propaganda artikulu lotsagarria. > > Artikuluak askoz gehiagorako ematen du, baina nahikoa esan dut nik. oier. > > > Los nuevos equipamientos culturales han costado casi 11 millones de euros > El Coliseo, con una inversión de 5,4 millones, costará al Ayuntamiento más > que toda la construcción de la Casa de Cultura Portalea > Diario Vasco, Alberto Echaluce, 2007-03-03 > http://tinyurl.com/3dtzqf > -- Eneko Astigarraga CodeSyntax Azitaingo Industrialdea 3 K E-20600-EIBAR Tel: +34 943 82 17 80 _______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
