Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok San Blas hotelean izan zuen ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko, Euskaltzaindiaren prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu dugu gaur goizean prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta bukatu euskara hutsean egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak izan arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena Ser eta KTB izan dira. Gure "mitina" bukatu dugunean, orduan ohartu naiz kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko aukera eskeini ostean, "gazteleraz ere galdetzerik baduzue, nahi izan ezkero", baina ez dute galderarik egin.
Pena komunikabide guztiak erdaldunak izatea, baina gutxienez euskararen normalizaziorako bidean urratsa eman dugula sentitu dut. Kazetari izateko euskara ezagutu behar. Orain eman berri dute KTBn elkarte berriaren informazioa. Titularretan eta albistegian lehen albistea, eta nahiko luzea. Erreportaje osoa, goitik behera, euskara hutsean. Nolabaiteko irribarrearekin noa orain, berriro ere, Portaleara, irribarre horrekin ea zeozer estudiatzen dudan. j.
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
