Xabier Mendiguren(e)k dio:
> Inoren okerrak pasatzen uzten ditugu maiz, garrantzirik gabeko kontuak 
> direlako edo gu lanpetuegi gabiltzalako, baina gero bestek egiatzat 
> hartzen ditu, eta hobe garaiz ohartaraztea:

Nere mezua ez da heldu zerrendara?

asier

-----------
idatzizkuak euskeraz bakarrik eitten dittuela esango neuke; itzulpenekin
be eztabaidak egon izan dira ("ha dicho" eta "no ha dicho").

Baina igezko martxoko adierazpena elebiduna ("elehiruduna") izan zan.
http://www.youtube.com/watch?v=L-8d9fMkdyM

Joan 2:20 minutura.

Eta horrek zer esan gura dau? 3-4 hedabidetan ez ezik, beste guztietan
erderaz ikusi/entzun dogula.

Tira, hori adibide bat besterik ez da.

Esan gura nebana da, Carod, Montilla, Maragall, Saura... katalan hutsez
entzutzen dittugula askotan Antena 3 eta Onda Ceron. Baitta Joan Laporta,
Txiki Begiristain edo (Carles) Puyol. Euren jardun guztia katalan hutsez da,
eta kitto.

Baina Ibarretxe, Imaz, Otegi, Barrena... eta ETA, erderaz entzutzen dittugu.

Gauzak asko aldatu dirala 30 urtian?
Ba horixe, larregirik ez, nere ustez. Erderia nagusi. Euskeria konparsa.

Asier
----------



> 
> Iazko martxoan su-eten iraunkorra jakinarazi zuen bideoa gaztelaniaz eta 
> euskaraz zegoen. Testu osoa aurrena hizkuntza batean eta gero bestean 
> esanez (ordena, ez dakit). Gero, medio bakoitzak bat edo beste 
> aukeratuko zuen (gehienek gaztelaniaz).
> 
> Geroztiko agiri guztiak, nik dakidala, euskara hutsez bidali dituzte.
> 
> x.
> 
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to