Anormalak izanda, normaldu bihar dogu.
Uste dot jaurlaritzatik ez daguala benetako borondatia. Ikusi besterik ez
dago sailburuen artean andrazkuak eta Tontxu Camposek baiño ez dakixiela.
Eta batzuek, Idoia Zenarruzabeitian kasua, txikiteuan berba egitteko
bai, baiña eurrekontu eta ekonomiaz berba egiteko? Ez, horraittiok!
Zertan dihardue partido abertzaliak izanda erdaldunak jartzen? Zergaittik ez
dittue derrigortzen? Ikusi besterik ez dago futzinarixo eta abarreri jartzen
detsezen perfillak. Baiña eurak ez, eta makiñatxo bat denpora daroie
karguan.25 urte eta gero hau. Penagarrixa!
Euskeria hizkuntza-florerua da eskaparatismo gizarte honetan. Eskatuko dogu
euskeraz gure zerbitzuak, baiña euskal hiriburuetako alkatiak DANAK dira
erdaldunak. Bakarra dago, eta Boisekua (Idaho) da!
Euskalduntzia barrutik-edo bizi dot. ez dakizue zenbat traba, pega eta
enbarazu dagozen. Hasieratik erabagi eben euskaldundu eskoliak egingo
zebala, eta horretan gagoz. Baiña konturatu gara hori irudipen okerra zala,
eta gure gaztetxoak ez dirala pentsatzen genduan bezin hiztun onak.
Bittartian, makiñatxo bat heldu euskaldundu barik laga doguz, eta holan
gagoz eten generazionalakin, eredu falta nabarmenakin, erabillera txiki eta
desegokixakin.
Irlandaren eredua presente eduki bihar dogu; bide beretik sartu bagara be,
euren moduan amaittu ez deigun.
hala bedi!
leire



2007/6/8, Josu Mendicute <[EMAIL PROTECTED]>:


 Jaurlaritzak, Aldundixak, Alderdixak, Udalak... zenbat dira euskeraz?
> %1-era helduko ete da?


Aurrekontuten %1a euskararen normalizaziora dedikatziak ez dau esan nahi
%1a danik euskaraz. Eta gainera, aurrekontu-zati horietan azaltzen diren
gauza asko barregarriak dira. Adibidez, Olentzeroren kalejira bat. Ez dakit
Eibarren hala den, baina nonbait ikusi nuen hori.


ETAk be erderaz aurkeztu zeban barren bere su-etena.


Horrela nahi dute herria euskaldundu.
j.


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to