Pozten nok. Oin hurrengo, euskerazko lehen prentsaurreko haren 30
urtebetetzia zala-ta, Euskadi Irratiak alkarrizketau niñuan eta sumatu
najetsan kazetarixari holako ahalegintxua gauzak ez dirala askorik aldatu
erakusteko, eta oin be Euskadi Irratiak mortalak eta bi pasau bihar izaten
dittuala prentsaurrekoetan euskeraz egin ahal izateko. 
 
Nere ustez, ostera, gauzak ziharo aldatu dittuk, Bilbon edo Gasteizen egiten
diran prentsaurrekuak Eibarko horren parekuak ez diran arren.
 
Halandabe, egixa be badok, nahiz-ta kazetarixak (Unibersidadia) dexente
euskaldundu,  komunikabidiak (merkaua) ez dirala neurri berian euskaldundu.
 
Amatiño

  _____  

De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Josu Mendicute
Enviado el: jueves, 07 de junio de 2007 21:04
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: [eibar] "Gazteleraz galdetzerik badago"


Behin baino gehiagotan kontatu izan du Amatiñok San Blas hotelean izan zuen
ausardia "euskaraz galdetzerik badago?" galdetzeko, Euskaltzaindiaren
prentsaurrekoan. Gazte elkarte berri bat aurkeztu dugu gaur goizean
prentsaurrekoan, Portalea kultur etxean. Hasi eta bukatu euskara hutsean
egin dugu, bertan zeuden kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak izan
arren. Nik dakidala DV, Correo, Noticias de Gipuzkoa, Herri Irraita, Cadena
Ser eta KTB izan dira. Gure "mitina" bukatu dugunean, orduan ohartu naiz
kazetari guztiak erdal-komunikabideetakoak zirela, eta, galdetzeko aukera
eskeini ostean, "gazteleraz ere galdetzerik baduzue, nahi izan ezkero",
baina ez dute galderarik egin. 

Pena komunikabide guztiak erdaldunak izatea, baina gutxienez euskararen
normalizaziorako bidean urratsa eman dugula sentitu dut. Kazetari izateko
euskara ezagutu behar. Orain eman berri dute KTBn elkarte berriaren
informazioa. Titularretan eta albistegian lehen albistea, eta nahiko luzea.
Erreportaje osoa, goitik behera, euskara hutsean. Nolabaiteko
irribarrearekin noa orain, berriro ere, Portaleara, irribarre horrekin ea
zeozer estudiatzen dudan. 
j.

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to