Badiñue Errealak itzelezko zorrak dituela. Jo daigun halako jarduerak 
subentzionatu behar dirala, ez nator bat, gehixago jotzen dot Oier A.ren 
ildotik, baina jo daigun subentzionatzearen alde nagoela.

    Galderia litzateke: eta zenbateraino subentzionatu behar da? ze beste 
jardueretarako ondo mugatuta dago, eta inondik-inora ez da horrenbesteko 
dirurik emoten. Eta foballerako? non dago muga? ze, zorrak egitten badirudi 
ez dagoela mugarik.

    Horrez gain nik bai uste dot dantza, ikerketa, liburuak, antzerkia 
subentzionatzen onura bat lortzen dala, baina foballa sustatuz... zer onura 
lortzen da?

    Eta inork ez daixala esan ume edo gazte jendearen kirolzaletasuna 
bultzatzen dala, hori guzurra da. Gaztiok berdin-berdin egingo leukie. Edo 
zer?, Caceresen, Kordoban edo Baionan gaztiok kirol gutxiago egitten dabe ez 
dakelako futbol talderik lehenengo dibisiñuan? Ez da holaxe. Edo zer?, 
menditik ibiltzea (agian E.H.xan gehixen praktikatzen dan kirola) zer 
telebista katetan promozionatzen da?

        it




----- Original Message ----- 
From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, June 29, 2007 9:28 AM
Subject: Re: [eibar] Eibar Espainiako bigarrenean dibis uñuan




Niretzat gakoa ez da profesionala izatea ala ez. Kontua da jarduera
bakoitza sustatzeko zer behar dagoen ikustea. Etxea denok erosi nahi (?)
dugu, baina erakunde publikoetatik ez zaio mundu guztiari etxe erosketa
errazten. Printzipioz behar handiena dutenenei zuzentzen dira alor
horretako laguntzak. 100 miloiko txaleta erosi nahi duenari ez zaio
normalean diru-laguntzarik ematen. Kirol eta kultura alorreko
jardueretan ere irizpide bera erabili beharko litzateke. Jarduera horiek
sustatzen eta diru publikoz finantziatzen baldin badira, gizartearentzat
jarduera horiek "onuragarriak" direla pentsatzen delako izango da. Baina
jarduera batzuk autonomia osoz funtzionatu dezakete diru-laguntzarik
gabe, eta beste batzuk ordea zailtasunak dituzte laguntza horiek gabe
dinamika normal bat aurrera eramateko.

Futbolak gaur egungp gizartean duen indarrak eta eraginak beste
jarduerekiko oreka hausten du, eta diru-laguntzarik gabe ere indar
handia izaten jarraituko luke. Beraz, nik behintzat ez dut ikusten
inondik inora hori sustatzeko beharrik. Laguntzekotan nahi duten guztiek
futbolean jokatzeko eskubidea izateko baliabideak jartzen lagundu
beharko luke. Baina futbol profesionalak ez ditu helburu horiek eta
gainera erakundeetatik jasotzen dituen diru-laguntzak erabat inmoralak
diren soldatak ordaintzeko erabiltzen dira, beraz, goi mailako futbolak
diru-laguntzak jaso behar baditu ez dakit zergatik ez diren txaletak
erosteko diru-laguntzak ateratzen.

Gaur eta hemen zinemagintzak ez du gaitasunik laguntzarik gabe aurrera
ateratzeko. Jarduera hori egitea gizarte honentzat interesgarria dela
erabakitzen bada (eta hori eztabaidagarria izan daiteke) bidezkoa
litzateke diru-laguntzak bideratzea alor horretara. Baina hemen
hollywood txiki bat sortuko balitz, eta aktoreek milaka miloiko soldatak
kobratuko balituzte eta produktorek dirua barra-barra egingo balute ez
luke zentzurik izango diru-laguntzarik ematea. Ez "behintzat kirola eta
kultura sustatzeko irizpideekin. Beste kontu bat da industria bezal
kontsideratu eta alor horretako laguntzak izango balira. Baina hori
beste eztabaida bat da. Ala ez?

oier.


Eneko Astigarragak idatzi du:
>>     2. Jode!!! Kirol profesionalari ez zetsen diru publikorik emon, ez
>> Eibarri, ez Errealari, EZ INORI!!
>>
> Orduan ezta zinema profesionalari, antzerki profesionalari,...

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to