Extremadurako Gobernuak (Rodríguez Ibarrak) uste izan zuen orain dela
hamarren bat urte, Lehen Mailan futbol-talderik ez zuen Autonomia  "bigarren
mailako" autonomia zela. Alegia, merkatuan (ekonomia, turismoa,
komunikabideak...) egoteko beharrezko zela lehen mailako talderen bat
izatea. Diru publikoaren eraginez, Extremadura eta Merida jarri ahal izan
zituen lehen mailan. Hala ere, esperientzia harek ez zuen askorik iraun.
Gauza bat da une jakineko batean dirua jartzea zenbait helburu lortzeko eta
beste bat urtero urtero diru publikoa jarri beharra harrobirik edo
zaletasunik ez dagoen lekuan talde artifizialak iraunarazteko...

Harrobiari buruz, berriz, euskal harrobiaren arazoetako bat zera omen da:
gaur egungo gaztetxoei "kalea" falta zaiela. Hau da, gaur egun gaztetxoek ez
omen dute kalean futbolean egiten. Eta eskolak mistoak direnez gero, ezta
eskola-orduko errekreoetan ere lehen beste.

Amatiño

------------------------

    Badiñue Errealak itzelezko zorrak dituela. Jo daigun halako jarduerak
subentzionatu behar dirala, ez nator bat, gehixago jotzen dot Oier A.ren
ildotik, baina jo daigun subentzionatzearen alde nagoela.

    Galderia litzateke: eta zenbateraino subentzionatu behar da? ze beste
jardueretarako ondo mugatuta dago, eta inondik-inora ez da horrenbesteko
dirurik emoten. Eta foballerako? non dago muga? ze, zorrak egitten badirudi
ez dagoela mugarik.

    Horrez gain nik bai uste dot dantza, ikerketa, liburuak, antzerkia
subentzionatzen onura bat lortzen dala, baina foballa sustatuz... zer onura
lortzen da?

    Eta inork ez daixala esan ume edo gazte jendearen kirolzaletasuna
bultzatzen dala, hori guzurra da. Gaztiok berdin-berdin egingo leukie. Edo
zer?, Caceresen, Kordoban edo Baionan gaztiok kirol gutxiago egitten dabe ez
dakelako futbol talderik lehenengo dibisiñuan? Ez da holaxe. Edo zer?,
menditik ibiltzea (agian E.H.xan gehixen praktikatzen dan kirola) zer
telebista katetan promozionatzen da?

        it




----- Original Message -----
From: "Oier Araolaza" <[EMAIL PROTECTED]>
To: "Eibartarrak zerrenda" <[email protected]>
Sent: Friday, June 29, 2007 9:28 AM
Subject: Re: [eibar] Eibar Espainiako bigarrenean dibis uñuan




Niretzat gakoa ez da profesionala izatea ala ez. Kontua da jarduera
bakoitza sustatzeko zer behar dagoen ikustea. Etxea denok erosi nahi (?)
dugu, baina erakunde publikoetatik ez zaio mundu guztiari etxe erosketa
errazten. Printzipioz behar handiena dutenenei zuzentzen dira alor
horretako laguntzak. 100 miloiko txaleta erosi nahi duenari ez zaio
normalean diru-laguntzarik ematen. Kirol eta kultura alorreko
jardueretan ere irizpide bera erabili beharko litzateke. Jarduera horiek
sustatzen eta diru publikoz finantziatzen baldin badira, gizartearentzat
jarduera horiek "onuragarriak" direla pentsatzen delako izango da. Baina
jarduera batzuk autonomia osoz funtzionatu dezakete diru-laguntzarik
gabe, eta beste batzuk ordea zailtasunak dituzte laguntza horiek gabe
dinamika normal bat aurrera eramateko.

Futbolak gaur egungp gizartean duen indarrak eta eraginak beste
jarduerekiko oreka hausten du, eta diru-laguntzarik gabe ere indar
handia izaten jarraituko luke. Beraz, nik behintzat ez dut ikusten
inondik inora hori sustatzeko beharrik. Laguntzekotan nahi duten guztiek
futbolean jokatzeko eskubidea izateko baliabideak jartzen lagundu
beharko luke. Baina futbol profesionalak ez ditu helburu horiek eta
gainera erakundeetatik jasotzen dituen diru-laguntzak erabat inmoralak
diren soldatak ordaintzeko erabiltzen dira, beraz, goi mailako futbolak
diru-laguntzak jaso behar baditu ez dakit zergatik ez diren txaletak
erosteko diru-laguntzak ateratzen.

Gaur eta hemen zinemagintzak ez du gaitasunik laguntzarik gabe aurrera
ateratzeko. Jarduera hori egitea gizarte honentzat interesgarria dela
erabakitzen bada (eta hori eztabaidagarria izan daiteke) bidezkoa
litzateke diru-laguntzak bideratzea alor horretara. Baina hemen
hollywood txiki bat sortuko balitz, eta aktoreek milaka miloiko soldatak
kobratuko balituzte eta produktorek dirua barra-barra egingo balute ez
luke zentzurik izango diru-laguntzarik ematea. Ez "behintzat kirola eta
kultura sustatzeko irizpideekin. Beste kontu bat da industria bezal
kontsideratu eta alor horretako laguntzak izango balira. Baina hori
beste eztabaida bat da. Ala ez?

oier.


Eneko Astigarragak idatzi du:
>>     2. Jode!!! Kirol profesionalari ez zetsen diru publikorik emon, ez
>> Eibarri, ez Errealari, EZ INORI!!
>>
> Orduan ezta zinema profesionalari, antzerki profesionalari,...

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to