2007/7/23, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
> Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, baina demokratikoki aukeratutako
> udalak 1979ko maiatzean hautatu ziren. Ordura artekoak sar litezke,
> nire ustez, "alkate frankista" izendapenean, nahiz batzuetan sailkapen
> hori desegoki iruditu edo min eman (gogoratu Bergarako alkateen
> taldea).

Datak horiek dira. Baina diozun moduan seguru mingarria edo arraroa
egiten zaiela izendapen hori.  Desegokia dirudi Eibarren Mikel
Larrañaga, Bergaran Jose Luis Elkoro, Zarautzen Imanol Murua, burura
etortzen zaizkidanak baino ez aipatzeagatik, azken alkate frankistak
izan zirela esatea.

Oier, Xabierrek botatako irizpide horrekin Eibarko azken alkate
frankista eta gerra osteko lehen alkate demokratikoa berdina
litzateke, Mikel Larrañaga.

Galderari Garik egindako ñabardura garrantzitsua dirudi. Franco
garaian alkate edo zinegotzi izandako guztiei alkate edo zinegotzi
frankista deitzea ez dirudi egokia.

Hobe galdera aldatzea, Oier :-)

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to