Aupa,

hasieran ez naiz urruti ibili baina nahaste ederra sortu dut ...
Barkatuko duzue.

Kasualitatea, gaur garai horretako albistea El Correon, hemerotekatik,
Franco hil eta hilebeterdirakoa. 1976ko urtarrilaren 7ko Udalbatza
aipatzen da eta Iraolagoitia alkate moduan aipatzen dute:
http://tinyurl.com/24xrpw

"Eibar solicitó al Rey acelerar la concesión de la amnistía"
"La sesión estuvo presidida por el alcalde de aquel entonces, Antonio
María Yraolagoitia, y asistieron como concejales Eguía, Ojanguren,
Martinicorena, Landa, Castañón, Odriozola, Aizpún, Arteaga, Barrio,
Eguiguren, Erquiaga, Garín y Guisasola, excusando su presencia tan
sólo Francisco Prieto, que por circunstancias personales no pudo
acudir."

Udalbatza hori, 1976ko urtarrilaren 7an izan zen.



Eneko


2007/7/23, Serafin Basauri <[EMAIL PROTECTED]>:
> Bai. Ondo habil.
>
> Serafin
>
> Amatiño(e)k dio:
> > Ia, ia, ordena pixkat. Mikel Larrañaga (nere txikittako laguna eta
> > gelakidia) ez dok sekula izan alkate ez-demokratikua.
> >
> > 1. Azken aurreko alkate "frankistia" Iraolagoitia izan zuan.
> > 2. Azkena, Juanito Egia. Nere ustez barriketa bako gizon ona.
> > 3. Juanitok laga eta Antonio Landak jardun juan "interino", trantsiziñua
> > egitten.
> > 4. Trantsiziño horretan batzuk nahi izan juen "jestorak" izendau eta Eibarko
> > PSOEk gura izan juan jestora horren buru Benigno Baskaran jarri, alkatiak
> > sozialistia izan bihar zebalakuan.
> > 5. Eibarko EAJk ez juan jestorarik onartu, hauteskundiak atzeratzeko
> > atxakixia eta sozialistan bat buru jartzeko baiño ez zalakuan.
> > 6. Antonio Landak alderdixak bildu jittuan Udaletxian zer egin erabagitzeko
> > eta, PSOEk izan ezik,  guztiak onartu juen EAJn izenian Mikel Larrañagak
> > (Eibarko Uri Buru Batzarran lehendakarixa) proponidu zebana: berihala
> > hauteskundiak egittia.
> > 7. Hauteskundiak egin eta Mikel Larrañaga izan zuan lehen alkate
> > demokratikua.
> > 8. Eta, Eibarko leienda urbanuak esaten dabenez, orduan esan ei juan Benigno
> > Baskaranek: "Berrogei urte eta oin hau¡".
> >
> > Amatiño
> >
> >
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: [EMAIL PROTECTED]
> > [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
> > Enviado el: lunes, 23 de julio de 2007 13:47
> > Para: Eibartarrak zerrenda
> > Asunto: Re: [eibar] frankismoko azken alkatia
> >
> > 2007/7/23, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
> >
> >> Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, baina demokratikoki
> >> aukeratutako udalak 1979ko maiatzean hautatu ziren. Ordura artekoak
> >> sar litezke, nire ustez, "alkate frankista" izendapenean, nahiz
> >> batzuetan sailkapen hori desegoki iruditu edo min eman (gogoratu
> >> Bergarako alkateen taldea).
> >>
> >
> > Datak horiek dira. Baina diozun moduan seguru mingarria edo arraroa egiten
> > zaiela izendapen hori.  Desegokia dirudi Eibarren Mikel Larrañaga, Bergaran
> > Jose Luis Elkoro, Zarautzen Imanol Murua, burura etortzen zaizkidanak baino
> > ez aipatzeagatik, azken alkate frankistak izan zirela esatea.
> >
> > Oier, Xabierrek botatako irizpide horrekin Eibarko azken alkate frankista
> > eta gerra osteko lehen alkate demokratikoa berdina litzateke, Mikel
> > Larrañaga.
> >
> > Galderari Garik egindako ñabardura garrantzitsua dirudi. Franco garaian
> > alkate edo zinegotzi izandako guztiei alkate edo zinegotzi frankista deitzea
> > ez dirudi egokia.
> >
> > Hobe galdera aldatzea, Oier :-)
> >
> > Eneko
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
> > _______________________________________________
> > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
> >
> > http://www.eibar.org/zerrenda
> >
> > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
> >
> >
> >
> >
>
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>


-- 
Eneko Astigarraga
CodeSyntax
Azitaingo Industrialdea 3 K
E-20600-EIBAR
Tel: +34 943 82 17 80
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to