Ia, ia, ordena pixkat. Mikel Larrañaga (nere txikittako laguna eta
gelakidia) ez dok sekula izan alkate ez-demokratikua.

1. Azken aurreko alkate "frankistia" Iraolagoitia izan zuan.
2. Azkena, Juanito Egia. Nere ustez barriketa bako gizon ona.
3. Juanitok laga eta Antonio Landak jardun juan "interino", trantsiziñua
egitten.
4. Trantsiziño horretan batzuk nahi izan juen "jestorak" izendau eta Eibarko
PSOEk gura izan juan jestora horren buru Benigno Baskaran jarri, alkatiak
sozialistia izan bihar zebalakuan.
5. Eibarko EAJk ez juan jestorarik onartu, hauteskundiak atzeratzeko
atxakixia eta sozialistan bat buru jartzeko baiño ez zalakuan.
6. Antonio Landak alderdixak bildu jittuan Udaletxian zer egin erabagitzeko
eta, PSOEk izan ezik,  guztiak onartu juen EAJn izenian Mikel Larrañagak
(Eibarko Uri Buru Batzarran lehendakarixa) proponidu zebana: berihala
hauteskundiak egittia.
7. Hauteskundiak egin eta Mikel Larrañaga izan zuan lehen alkate
demokratikua.
8. Eta, Eibarko leienda urbanuak esaten dabenez, orduan esan ei juan Benigno
Baskaranek: "Berrogei urte eta oin hau¡".

Amatiño

 

-----Mensaje original-----
De: [EMAIL PROTECTED]
[mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
Enviado el: lunes, 23 de julio de 2007 13:47
Para: Eibartarrak zerrenda
Asunto: Re: [eibar] frankismoko azken alkatia

2007/7/23, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
> Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, baina demokratikoki 
> aukeratutako udalak 1979ko maiatzean hautatu ziren. Ordura artekoak 
> sar litezke, nire ustez, "alkate frankista" izendapenean, nahiz 
> batzuetan sailkapen hori desegoki iruditu edo min eman (gogoratu 
> Bergarako alkateen taldea).

Datak horiek dira. Baina diozun moduan seguru mingarria edo arraroa egiten
zaiela izendapen hori.  Desegokia dirudi Eibarren Mikel Larrañaga, Bergaran
Jose Luis Elkoro, Zarautzen Imanol Murua, burura etortzen zaizkidanak baino
ez aipatzeagatik, azken alkate frankistak izan zirela esatea.

Oier, Xabierrek botatako irizpide horrekin Eibarko azken alkate frankista
eta gerra osteko lehen alkate demokratikoa berdina litzateke, Mikel
Larrañaga.

Galderari Garik egindako ñabardura garrantzitsua dirudi. Franco garaian
alkate edo zinegotzi izandako guztiei alkate edo zinegotzi frankista deitzea
ez dirudi egokia.

Hobe galdera aldatzea, Oier :-)

Eneko
_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to