Horretariko banakaren bat izan leikek "frankista"tzat hartzeko modukua. 
Gehixenak, jeneralian, herrittarren artian onartuak zittuan eta izen ona 
jeken. Juanito-Txoko, Ojanguren, Landa (ikastolan jerabixan semia), 
Castañon, Alberto Erkiaga..., borondate oneko jentia, herrixan alde ahal 
ebena ipini ebenak. Ni mutikua nitzuan, 40. hamarkadako huelga 
horretariko batian-edo izango zuan, Juanito Egia eskuak lotuta preso 
zeroiela ikusi najuan. Egia ELAkua zuan, eta batzuek  udalian zinegotzi 
sartu zalako eta diputau kargua hartu ebalako rejimenakin kolaboratzen 
ebala esaten juen. Asko balio juan. Nik beti estimau juat Juanito Egia, 
eta seguru nagok, egon dan lekuan, herrixan aldeko lan ona egin dabela.

Serafin  

Amatiño(e)k dio:
> Kuriosua izango litzakek oin abizen zerrenda horri izena jartzia.
>
> Lelengua behintzat Juanito Egia, hurrengo alkatia. Eta, Ojanguren, Landa,
> Castañón, Odriozola, Arteaga, Barrio, Guisasola... Honei behintzat nik
> jarriko najetsekek izen propixua¡
>
> Ez juat uste herriak hain txarto hartzen jittuanik. Nik goguan dakatenez
> behintzat, Espaiñiako gobernukuak, Diputatu Probintziala, gobernadore
> zibilla eta holako goiko jendia zuan frankistia, ez herriko kontzejalak. Nik
> alkarrizketa eskatu najetsan Juanito Egiari, eta Z. ARGIAn publikau najuan.
>
> Hik zer dakak goguan, Serafin? Oin pentsau leikian bezaiñ frankistak
> zittuan?
>
> Amatiño
>  
>
> -----Mensaje original-----
> De: [EMAIL PROTECTED]
> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko Astigarraga
> Enviado el: lunes, 23 de julio de 2007 19:16
> Para: Eibartarrak zerrenda
> Asunto: Re: [eibar] frankismoko azken alkatia
>
> Aupa,
>
> hasieran ez naiz urruti ibili baina nahaste ederra sortu dut ...
> Barkatuko duzue.
>
> Kasualitatea, gaur garai horretako albistea El Correon, hemerotekatik,
> Franco hil eta hilebeterdirakoa. 1976ko urtarrilaren 7ko Udalbatza aipatzen
> da eta Iraolagoitia alkate moduan aipatzen dute:
> http://tinyurl.com/24xrpw
>
> "Eibar solicitó al Rey acelerar la concesión de la amnistía"
> "La sesión estuvo presidida por el alcalde de aquel entonces, Antonio María
> Yraolagoitia, y asistieron como concejales Eguía, Ojanguren, Martinicorena,
> Landa, Castañón, Odriozola, Aizpún, Arteaga, Barrio, Eguiguren, Erquiaga,
> Garín y Guisasola, excusando su presencia tan sólo Francisco Prieto, que por
> circunstancias personales no pudo acudir."
>
> Udalbatza hori, 1976ko urtarrilaren 7an izan zen.
>
>
>
> Eneko
>
>
> 2007/7/23, Serafin Basauri <[EMAIL PROTECTED]>:
>   
>> Bai. Ondo habil.
>>
>> Serafin
>>
>> Amatiño(e)k dio:
>>     
>>> Ia, ia, ordena pixkat. Mikel Larrañaga (nere txikittako laguna eta
>>> gelakidia) ez dok sekula izan alkate ez-demokratikua.
>>>
>>> 1. Azken aurreko alkate "frankistia" Iraolagoitia izan zuan.
>>> 2. Azkena, Juanito Egia. Nere ustez barriketa bako gizon ona.
>>> 3. Juanitok laga eta Antonio Landak jardun juan "interino", 
>>> trantsiziñua egitten.
>>> 4. Trantsiziño horretan batzuk nahi izan juen "jestorak" izendau eta 
>>> Eibarko PSOEk gura izan juan jestora horren buru Benigno Baskaran 
>>> jarri, alkatiak sozialistia izan bihar zebalakuan.
>>> 5. Eibarko EAJk ez juan jestorarik onartu, hauteskundiak atzeratzeko 
>>> atxakixia eta sozialistan bat buru jartzeko baiño ez zalakuan.
>>> 6. Antonio Landak alderdixak bildu jittuan Udaletxian zer egin 
>>> erabagitzeko eta, PSOEk izan ezik,  guztiak onartu juen EAJn izenian 
>>> Mikel Larrañagak (Eibarko Uri Buru Batzarran lehendakarixa) 
>>> proponidu zebana: berihala hauteskundiak egittia.
>>> 7. Hauteskundiak egin eta Mikel Larrañaga izan zuan lehen alkate 
>>> demokratikua.
>>> 8. Eta, Eibarko leienda urbanuak esaten dabenez, orduan esan ei juan 
>>> Benigno
>>> Baskaranek: "Berrogei urte eta oin hau¡".
>>>
>>> Amatiño
>>>
>>>
>>>
>>> -----Mensaje original-----
>>> De: [EMAIL PROTECTED] 
>>> [mailto:[EMAIL PROTECTED] En nombre de Eneko 
>>> Astigarraga Enviado el: lunes, 23 de julio de 2007 13:47
>>> Para: Eibartarrak zerrenda
>>> Asunto: Re: [eibar] frankismoko azken alkatia
>>>
>>> 2007/7/23, Xabier Mendiguren <[EMAIL PROTECTED]>:
>>>
>>>       
>>>> Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, baina demokratikoki 
>>>> aukeratutako udalak 1979ko maiatzean hautatu ziren. Ordura artekoak 
>>>> sar litezke, nire ustez, "alkate frankista" izendapenean, nahiz 
>>>> batzuetan sailkapen hori desegoki iruditu edo min eman (gogoratu 
>>>> Bergarako alkateen taldea).
>>>>
>>>>         
>>> Datak horiek dira. Baina diozun moduan seguru mingarria edo arraroa 
>>> egiten zaiela izendapen hori.  Desegokia dirudi Eibarren Mikel 
>>> Larrañaga, Bergaran Jose Luis Elkoro, Zarautzen Imanol Murua, burura 
>>> etortzen zaizkidanak baino ez aipatzeagatik, azken alkate frankistak
>>>       
> izan zirela esatea.
>   
>>> Oier, Xabierrek botatako irizpide horrekin Eibarko azken alkate 
>>> frankista eta gerra osteko lehen alkate demokratikoa berdina 
>>> litzateke, Mikel Larrañaga.
>>>
>>> Galderari Garik egindako ñabardura garrantzitsua dirudi. Franco 
>>> garaian alkate edo zinegotzi izandako guztiei alkate edo zinegotzi 
>>> frankista deitzea ez dirudi egokia.
>>>
>>> Hobe galdera aldatzea, Oier :-)
>>>
>>> Eneko
>>> _______________________________________________
>>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>
>>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>>
>>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>
>>> _______________________________________________
>>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>>
>>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>>
>>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>>
>>>
>>>
>>>
>>>       
>> _______________________________________________
>> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>>
>> http://www.eibar.org/zerrenda
>>
>> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>>
>>     
>
>
> --
> Eneko Astigarraga
> CodeSyntax
> Azitaingo Industrialdea 3 K
> E-20600-EIBAR
> Tel: +34 943 82 17 80
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
> _______________________________________________
> Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
>
> http://www.eibar.org/zerrenda
>
> harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
>
>
>
>   


_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to