Enekok:
Argitzeko balio badu 1974ko ekainean alkatea zen Iraolagoitia, eta
Arrateko organoaren inaugurazioan egon zen.
Dokumentu berean 1976 urtean Mikel Larrañaga Eibarko alkate zela
irakurri daiteke.

Mendigreenek:
Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, baina demokratikoki aukeratutako  
udalak 1979ko maiatzean hautatu ziren. Ordura artekoak sar litezke,  
nire ustez, "alkate frankista" izendapenean, nahiz batzuetan sailkapen  
hori desegoki iruditu edo min eman (gogoratu Bergarako alkateen  
taldea).

Oierrek:
Ñabardura garrantzitsua begittantzen jata "frankismoko azken alkatia" edo 
"azken alkate frankistia" bereiztiak. Lehelengua objetibuagua da (guztiz ez 
¿noiz amaittu zan frankismua?), eta horixe erabilliko neuke. Kontua da, 
sekuentzia hau osatzia nahiko neukiala:
- Antxon Iraolagoitia (1974)
- Mikel Larrañaga (1976)
- Juan Egia (1977, "caiduen" monumentua elixako paretatik kendu zebana)
- Mikel Larrañaga (barriro?)
- Agirre?
- Aurora Baskaran?
- Iñaki Arriola

O.



_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to