2007/8/13, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: > > Errealidadia beti dok asmakizuna baiño hobia (eta larrixagua). Ez juat > bape asmau biharrik izan.
Zoritxarrez. "Ona" esan dot, baina horrekin batera pentsatu dot hobe zela ona izan beharrik ez izatea, halakorik idaztekotan, hobe zela asmatua eta kaxkarra izatea. j. Nik ezautzen juat. Barriketa bako mutilla. Sekula holakorik gertauko jakonik > uste ez zebana, bera "trafiko" horretatik kanpo zegualakuan. Ez zuan Bertolt > Brecht izan holako zeozer iragarri zebana? > > Amatiño > > -------------------------------- > > > Ona. > j. > > > 2007/8/12, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: > > Berrogei urte ez dituen arren, Ander lantegiaren jabe da. > Gazterik hasita, ia hogei daramatza astero hirurogei ordutik gora lan egiten > eta ez zaio sekula burutik pasatu beste modu batez izan zitekeenik. Holaxe > egokitu zaio eta kitto. > > Ez du bere burua apartekotzat. Kalera > jaitsitako baserritarren seme, bere sasoikoak unibertsitatera joaten hasi > zirenean lanari ekin behar izan zion, hala izan behar zuelakoan. Eta, egia > esan, astean hirurogei ordu lan egiten duten gehienei sarri gertatu izaten > zaien bezala, ez zaizkio gauzak txarto atera. Orain dela pare bat urte > ezkondu zen andereño batekin, korbata estreinako jantzi, elkarrekin pisua > erosi eta negozioa, maldan gora, ondo. > > Ez du, ez, bere burua apartekotzat, lagunen > artean hilaren azkeneko nomina ordaintzen bakarra den arren. Beste adiskide > guztiek –ekonomilaria, teknikaria, irakaslea, kazetaria zein funtzionaria > izan— soldata kobratzen duten egun berean, Anderrek bere dozena erdi > langileei ordaindu egin behar izaten die. Normala. Baten batek ordaindu > behar besteek kobratzeko. > > Guztiek dute egunotan lagunarteko aipagai ETAk > azken bolada honetan enpresariei eskatu dien "iraultza-zerga". Batek dio ez > dagoela horrelakorik onartzerik, besteak uste du eskabide hori enpresari > handi-mandiei baino ez zaiela egiten eta beste batek galdetzen du, berriz, > ea zergatik ez zaien kooperatiba-buruei ere eskatzen. Bada esaten duenik, > Diputazioari urtero egiten zaion errenta-aitorpena ere ez dela > borondatezkoa. Zenbat buru hainbat aburu. > > Anderrek ez du ezer esaten. Baso erdia ahoratu > eta entzun besterik ez du egiten, isilik misilik. Denak dira nonbait jakitun > baina bera da karta jaso duen bakarra. > > > > Amatiño > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > > > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED] > >
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
