Errealidadia beti dok asmakizuna baiño hobia (eta larrixagua). Ez juat bape 
asmau biharrik izan. Nik ezautzen juat. Barriketa bako mutilla. Sekula 
holakorik gertauko jakonik uste ez zebana, bera "trafiko" horretatik kanpo 
zegualakuan. Ez zuan Bertolt Brecht izan holako zeozer iragarri zebana?
 
Amatiño

        --------------------------------
        
        
        Ona.
        j.
        
        
        2007/8/12, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: 

                Berrogei urte ez dituen arren, Ander lantegiaren jabe da. 
Gazterik hasita, ia hogei daramatza astero hirurogei ordutik gora lan egiten 
eta ez zaio sekula burutik pasatu beste modu batez izan zitekeenik. Holaxe 
egokitu zaio eta kitto. 
                
                           Ez du bere burua apartekotzat. Kalera jaitsitako 
baserritarren seme, bere sasoikoak unibertsitatera joaten hasi zirenean lanari 
ekin behar izan zion, hala izan behar zuelakoan. Eta, egia esan, astean 
hirurogei ordu lan egiten duten gehienei sarri gertatu izaten zaien bezala, ez 
zaizkio gauzak txarto atera.  Orain dela pare bat urte ezkondu zen andereño 
batekin, korbata estreinako jantzi, elkarrekin pisua erosi eta negozioa, maldan 
gora, ondo. 
                
                           Ez du, ez, bere burua apartekotzat, lagunen artean 
hilaren azkeneko nomina ordaintzen bakarra den arren. Beste adiskide guztiek 
–ekonomilaria, teknikaria, irakaslea, kazetaria zein funtzionaria izan— soldata 
 kobratzen duten egun berean, Anderrek bere dozena erdi langileei ordaindu egin 
behar izaten die. Normala. Baten batek ordaindu behar besteek kobratzeko. 
                
                          Guztiek dute egunotan lagunarteko aipagai ETAk azken 
bolada honetan enpresariei eskatu dien  "iraultza-zerga". Batek dio ez dagoela 
horrelakorik onartzerik, besteak uste du eskabide hori  enpresari handi-mandiei 
baino ez zaiela egiten eta beste batek galdetzen du, berriz, ea zergatik ez 
zaien  kooperatiba-buruei ere eskatzen. Bada esaten duenik, Diputazioari urtero 
egiten zaion errenta-aitorpena ere ez dela borondatezkoa. Zenbat buru hainbat 
aburu. 
                
                          Anderrek ez du ezer esaten. Baso erdia ahoratu eta 
entzun besterik ez du egiten, isilik misilik. Denak dira nonbait jakitun baina 
bera da karta jaso duen bakarra.
                
                
                
                Amatiño
                
                _______________________________________________ 
                Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
                
                http://www.eibar.org/zerrenda
                
                harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]


<<winmail.dat>>

_______________________________________________
Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]

http://www.eibar.org/zerrenda

harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]

Reply via email to