Ona. j. 2007/8/12, Amatiño <[EMAIL PROTECTED]>: > > Berrogei urte ez dituen arren, Ander lantegiaren jabe da. Gazterik hasita, > ia hogei daramatza astero hirurogei ordutik gora lan egiten eta ez zaio > sekula burutik pasatu beste modu batez izan zitekeenik. Holaxe egokitu zaio > eta kitto. > > Ez du bere burua apartekotzat. Kalera jaitsitako baserritarren > seme, bere sasoikoak unibertsitatera joaten hasi zirenean lanari ekin behar > izan zion, hala izan behar zuelakoan. Eta, egia esan, astean hirurogei ordu > lan egiten duten gehienei sarri gertatu izaten zaien bezala, ez zaizkio > gauzak txarto atera. Orain dela pare bat urte ezkondu zen andereño batekin, > korbata estreinako jantzi, elkarrekin pisua erosi eta negozioa, maldan gora, > ondo. > > Ez du, ez, bere burua apartekotzat, lagunen artean hilaren > azkeneko nomina ordaintzen bakarra den arren. Beste adiskide guztiek > –ekonomilaria, teknikaria, irakaslea, kazetaria zein funtzionaria izan— > soldata kobratzen duten egun berean, Anderrek bere dozena erdi langileei > ordaindu egin behar izaten die. Normala. Baten batek ordaindu behar besteek > kobratzeko. > > Guztiek dute egunotan lagunarteko aipagai ETAk azken bolada > honetan enpresariei eskatu dien "iraultza-zerga". Batek dio ez dagoela > horrelakorik onartzerik, besteak uste du eskabide hori enpresari > handi-mandiei baino ez zaiela egiten eta beste batek galdetzen du, berriz, > ea zergatik ez zaien kooperatiba-buruei ere eskatzen. Bada esaten duenik, > Diputazioari urtero egiten zaion errenta-aitorpena ere ez dela > borondatezkoa. Zenbat buru hainbat aburu. > > Anderrek ez du ezer esaten. Baso erdia ahoratu eta entzun > besterik ez du egiten, isilik misilik. Denak dira nonbait jakitun baina bera > da karta jaso duen bakarra. > > > > Amatiño > > _______________________________________________ > Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected] > > http://www.eibar.org/zerrenda > > harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
_______________________________________________ Adi gero, mezuak bidaltzeko: [email protected]
http://www.eibar.org/zerrenda harpidetza eteteko: [EMAIL PROTECTED]
